Potzutik gurpilak arteko CO2 isuriak
Europako Garraio Energiaren Liburu Zuriak 2011 urtean adierazi bezala, potzutik irten eta gurpil gainean (well to wheel) erre arte petrolioak eragiten dituen CO2 isurien %85 kontsumoari dagokio bete-betean eta %15, berriz, ekoizpenari.
Laburbilduz, petrolioa potzuetatik ateratzeko eragiten diren C02 isuriak dira %1-4 inguru; petrolio gordina kontsumorako bihurtzeko findegien isuriak, %8-10 edo; merkatuan zeharreko banaketa, %1; eta, azkenik, ekoizpen hori kontsumitzeko orduan, %85. Beste modu batez esanda, potzutik tangara (well to tank) bitarteko produkzioan %15 guztira, eta tangatik gurpilak (tank to wheel) arteko kontsumoan, %85.
Potzutik gurpilak arte