Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jon Bergaretxe hil da

Jon Bergaretxe hil da

Amatiño 2013/07/13 15:20
Aurreko ostegunean hil zen, Donostian, Jon Bergaretxe Areizaga eibartarra, 57 urte zituela. Elizkizunak atzo izan ziren, Artzain Onaren elizan. Jonek 1973an ekin zion kantatzeari eta, barrena, disko bat ere grabatu zuen. Goian bego.

Jon Bergaretxek 17 urte besterik ez zituen kantatzeari ekin zionean. Hasiera hartan niri eskatu zizkidan materialen arabera, Pierre Topet Etxahun (1786-1862) zaharraren bertsoak (viniloa) gustuko zituen eta Monzonen Urrundik poema-liburuaz (nire ama zenak larru gorriz jantzia) maitemindu zen.

Jon Bergaretxe, 1973

Jon Bergaretxe, 1973an, hasiberri

Jon Bergaretxe, 1974.12.07

Xabier Lete izan zuen aita ponteko, 1974ko abenduaren 7ko jaialdian

Peru
Peru dio:
2013/07/15 02:19
Eskerrik asko argazki hauek argitaratzeagatik.
Amatiño
Amatiño dio:
2013/07/15 10:43
Eskerrik asko. Besteren bat ere badut, eskastxoagoa, Lourdes Iriondo ere tarteko. Pare bat egunetan bidaliko dizut.
Marta
Marta dio:
2013/07/26 18:23
Atzo jakin nuen...ser esan daiteke? Agur eta ondo izan, Jon goxua! Besarkada sendiari.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: