Blogak
Hitzei mugak ipini behar hori
2013/04/11Ez dut gehiegi/larregi ulertzen/aditzen hitzei/berbei mugak/hesiak jarri/ipini behar hori. Zabal ditzagun leihoak!
Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona
2013/04/09Hamar urte hil zela Jorge Oteiza (1908-2003). “Probablemente el más grande y severo escultor que ha dado este pequeño país desde el Renacimiento, desde Johanes de Anchieta” (Edorta Kortadi. DEIA, 2003.04.10).
Interneteko komunikazioen segurtasuna I: Konfidentzialtasuna
2013/04/08Gaur egunean informazio oso garrantzitsua ibiltzen da Interneten zehar: posta elektroniko pribatuak, dokumentu konfidentzialak, online zerbitzuetako kontuen pasahitzak, kreditu-txartelen datuak... Baina seguru al doa informazio hori guztia Internetetik?
Mendi-eskiaren ordua
2013/04/07Candanchuk gaur itxi ditu pistak. Aurtengo denboraldia amaitu da bertan. Baina ez elurrik ez dagoelako, jenderik ez dagoelako baino. Segurutik, Candanchuk sekula ez du estazioa itxi honenbeste elurrez. Alpe-eskiaren zein eskandinabiar eskiaren denboraldia bukatu da eta mendi-eskiaren ordua, ostera, heldu. Doako eski-mota librearen ordua alegia.
Parkeko hiztegia reloaded: "zibili-zabuluak" eta "parra-parrak"
2013/04/07Twitter gabeko garaietako artikulu zahar batzuk berreskuratu eta eguneratu ditut. Betiko hitzak berreskuratu eta eguneratzeko premia dugun moduan.
Ea nork jartzen dion joarea zezenari
2013/04/05“Cristina infantari egotzi izanak ez dio Espainia Markari batere mesederik egiten” aitortu du garbi asko Jose Manuel García-Margallo Kanpo-arazoetarako ministroak. Aitorpen hau uste baino larriagoa da, ministro jauna ez baita espainiar irudiaz soilik kezkatzen ari, markaz baizik. Eta irudia eta marka ez dira gero sinonimoak.
Berdel bolak saltsan
2013/04/05Orain arte bakailaoa erabili dut arrain bolak saltsan egin ditudan guztietan. Nire amamaren errezeta beti. Baina orain berdel ugari daukagunez arrainez aldatzea erabaki dut. Prozedura apur bat aldatzen da, hurrengoan bakailao bolak egingo ditut. Errezeta hau oso erraza izateaz gain, oso-oso ona dago, probatu, merezi du eta!
