Maria van Rysselbergheren maitasun-istorio ezkutua
Mariak eta Hubertek –bi-biak ezkonduak eta zoriontsu ezkonduak, gainera— elkarrekin topo egin zuten, bakarrik, hilabetez, Ipar Itsasoko hondartza-etxeren batean. Eta Maria van Rysselberghek berak kontatuko du, berrogei urte geroago, elkarrekin bizi izan zuten maitasun-istorioa.
Ez da ezer pasatzen, gizon-emakume arteko zorabio sasi-sexuala baizik. Gertakari gozoa, leuna, eztitsua, amultsua, maitakorra, intelektuala, erromantikoa, sentibera... Elkar ukitu, elkarri begiratu, elkarrekin hitzegin, elkarren laguntzaz gozatu eta elkartezinaz jabetu.
Dena da polita, ederra eta gutizia jende-esparru aberats samarrean. Dena da dotorea, jantzia eta goi mailakoa, literatura eta artea betidanik ezagutu izan dituztenen kultura-giroan, Flaubert, Laforgue eta Baudelaire tarteko.
Beste kontu bat da, gero, historia zenbateraino den egia eta zenbaterainokoa, ez. Non ote dagoen egiaren eta fikzioaren arteko marra "arrosa". Maria idazlea eta Maria protagonista pertsona berbera direnik ez dago zalantzan. Hubert ez zela Hubert garbi dago, ostera. Baina, ezta, behar bada, Émile Verhaeren poeta (Darío de Regoyos-en laguna) ere. Eta egiazko Hubert... André Gide izan izan balitz?
André Gide? Auskalo, baina lehenago irakurri, eta gozatu.
---oOo---
El corazón sobre el que tan hondo marcaste tus pasos, amplia sombra, consiguió reverdecer de nuevo; sin duda, tanto o más que antes. Pero nadie logró ocupar el espacio del que tú te adueñaste. Nadie estuvo a la altura; nadie tenía ni la exigencia ni la generosidad necesarias.
Puesto que sólo yo sobrevivo; puesto que, después de tantos años, mis recuerdos pueden ver la luz sin herir ya a nadie a mi alrededor, te los regalo, querida sombra. Es lo más hermoso que he cosechado para regalarte, y la sed que me dejaste sigue siendo tuya.
1894ko uztailak 29 - 1934ko uztailak 29