Barna beat
Liburu hau etxe barriko “stockian” zetorren (beraneantiendako literaturia, kontizu) eta horrengaittik eta bere itxuriangaittik (horittuta, 1960 hamarkadako grafismo deprimentia) ez najeukan esperantza haundirik. Sorpresia. 1960 hamarkada amaieran idatzitta izateko oso apurtzaillia begittandu jatak: ezagun dok idazlia ameriketako beat mobimenduko jarraitzaillia dala, Helia pertsonajia marrazterakuan aitortzen dabenez (Kerouac...), eta protagonistian izakeria be eragin haundixa dakala esango neuke (etxakixat seguro; oso gitxi dakitt idazle hórretaz); droga ilegalik aittatu be ez dok egitten, halan be, liburu osuan.
Gogortasun ariketa bat emoten jok liburuak, momentu batzutan: hiri espainiarretan be topau leikiala sordidotasunik; eta protagonistiak amakin dakan relaziño patolojikua; eta emazte atzeratuakingo edo bikotiekingo relaziño mota krudela... Pertsonaje nagusixa bera burutik jota jagok; esango neuke idazliak gaisotasun mentalen bat deskribatzen dabela bere izaeriakin batera (¿beste ariketa bat?). Liburu osuan zihar, gaiñera, kontaera lineala milla zatittan hausitta dago, lurrera jausittako pitxarran estiluan, eta honek indar gehixago emoten jetsak protagonistian izaera hautsixari.
Lizkanon “El viaje a Itaca” moduan, hamen be erakarpen nagusixa protagonistian hondamenan voyeurrak izatian egon lajeikek. Gizakixak beti gizaki: batzu bestien desastria higadilloko programetan ikusten, eta beste batzu literatura jasuan...