Blogak
Martina gerrillaria: “las leyendas cumplen con ser bellas”
2013/05/14Datorren hilean beteko dira berrehun urte (1813-06-21) gertatu zela Gasteizko Gudua. Wellington markesaren burutzapeko 75.000 gudari britainiar, espainiar, portugaldar eta alemaniar, hurbileko 3.000 inguru gerrillarirekin batera, elkarrekin bildu ziren Frantziara bidean ihesik zihoan Jose Bonaparteren 64.000 laguneko armada erasotzeko. Euskal gerrillarien nagusietako bi Longa eta Ibaibarriaga koronelak izan ziren.
Zakarren etorkizuna: metatu, erraustu ala esportatu
2013/05/12Zakar-kontua ez da gero baretzen ari Gipuzkoan. Eta ez da baretuko zakar-bilketa ez ezik, osteko trataeraz guztion adostasuna lortzen ez den artean. Azken bolada honetan atez ateko bilketa-sistema dugu, antza, eztabaidaren ardatz. Baina, behar bada, atez atekoaren inguruko eztabaida basoa ikustea eragozten digun zuhaitza baino ez da. Funtsezko eztabaida ez da atez atekoa ala bosgarren zakarrontzia, zabortegia ala errauskailua baino. Goazen Europara.
Interneteko komunikazioen segurtasuna II: Autentifikazioa
2013/05/11Interneteko komunikazioen segurtasunari buruzko aurreko artikuluan ikusi genuen badagoela modua konfidentzialtasuna bermatzeko (guk jasotzaile bati bidalitako mezu edo komunikazio bat hirugarrenek ez atzeman ahal izateko). Hala, hirugarrenek ezin badute mezua atzeman, guri jasotzailea direla sinetsaraztea da informazioa lortzeko modu bat. Hori ekiditeaz arituko gara artikulu honetan, autentifikazioaz hain zuzen ere.
Internet eta telefonoa etxean: aukera berriak
2013/05/10Azken hilabetean etxean Internet edukitzeko aukera berri bat frogatu dut. telefono gabeko ADSL-a. Betiko telefono zerbitzua lortzeko, IP-ahots zerbitzua erabiltzen dut.
Horretarako, trikipoteo orokorra hobe
2013/05/10Askotan esan izan detset nere lagun borrokillei: Greba Orokorra salbuespeneko neurri gogorra izan biharko litzake. Urtian behiñ edo birrittan deitzen dittuezen txitxinabozko grebok, barriz, gauza gitxirako balixo dabe. Trikipoteuekin eta gose greba txandakatuekin parekatuko neukez nik, emaitzeri begira.
Europa Eguna
2013/05/10“En un mundo dominado por entidades políticas y económicas de dimensiones continentales, las naciones de Europa no pueden tener esperanza de sobrevivir como unidades políticas o económicas independientes. Europa debe unirse no solamente para salvar la paz y la libertad de sus pueblos y para restaurar y desarrollar su bienestar material, sino también para reafirmar un cierto número de valores, hoy amenazados, que deben ser preservados y reanimados encarnándolos en una nueva estructura” (Brusela, 1948).
Lurralde-erakundeen eta kapitalismo globalaren arteko tartea
2013/05/08Kapitalismoak –alde zein kontra egon— betidanik segurtatu nahi izan ditu jendeak maite dituen balio bi: oreka eta segurtasuna. Egungo kapitalismoak, ostera, ezer eskaintzen baldin badu zera da: orekarik eza eta segurtasun falta. Aurrenengo bider bere historian.
