Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Konbentzionala izatea

Konbentzionala izatea

Leire Narbaiza 2013/08/26 19:20
Konbentzionala izan beharra.

Adin bakoitzari egoera zibil bat dagokio, eta hala egon ezean, ez zara konbentzionala. Semea eta alaba izan ezik, normatik kanpo zaude. Oporretan joan barik pasa baduzu uda, ez zara eskemetan sartzen. Jairik jai ibili ez bazara, zerbait arraro gertatzen zaizu.

Arautu dituzten eskematik kanpo eratu baduzu bizimodua, ikuspuntu desberdina izanda, hizkuntza minorizatuan jardunda, ia inork irakurtzen ez duen egunkaria leiduta, gauzak zure erara egiten badituzu, estadarra ez bazara, kontu originaletan bazabiltza sartuta, galderak eta galdeketak izango dituzu, batzuetan erruki aurpegiak jasan ere bai.

Konbentzionala eta estandarra izan beharra dagoenez, inoiz txarto sentituko zara, eurak baino gutxiago zarela sentiaraziko dizutelako mundu ustez perfektuan bizi direlakoan. Beste batzuetan martiztarra zarela pentsatuko duzu, euren harridura aurpegiak ikusita. Besteetan, sufritu ere sufrituko duzu.

Baina beste horien ikuspegia hain estua eta murritza begitantzen zaizu, hain zurruna eta hutsala euren bizimodua. Zurea bezain hutsala. Zuk, ordea, jakin badakizu hori, eurek ez!

Araua hain dago gainbaloratua!

etiketak: ,
Anonimoak dio:
2013/08/27 08:54
Gainbaloratuegia, esango nuke! Bikotearen oporrak aprobetxatu dituzu alaba eta hiruok Kosovora joateko, zure lanean aurrera egin ahal izateko... Arauak hautsi dituzu, eta bueltan, gainera, egunero gogoratzen dizute... To!
Joseba E.
Joseba E. dio:
2013/08/27 09:43
Martiztarren paradoxa: bakarrik sentitu eta anonimoa izan nahi.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/08/27 17:06
Utikan ardikeriak! Altxa munduko ahuntzak!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua