Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zamorako modernismoa

Zamorako modernismoa

Amatiño 2013/09/06 22:00
Arteaz nahiz arkitekturaz hutsaren hurrengo dakikeen edonork jakin badaki zein garrantzitsua den Zamorako erromanikoa. Hiri gutxi gero, munduan, Zamora bezain emankorra erromar arte estiloan. Ez da inondik ere horren ezaguna, ostera, XIX. eta XX. mendeen arteko zubigintzan Zamoran bertan nagusitu zen arkitektura modernista.
Zamorako modernismoa

Modernismoa Zamoran

Zamorak sekulako eraberrikuntza bizi izan zuen 1880tik 1930 arteko bost hamarkadetan. Lehen eta behingoz, burdinbidea heldu zen estreinako, hainbat mendetako harresiak jaurti (“la bien cercada”) eta hormatzarrez haraindi zabaldu eta barreiatu. Aldi berean, lehen oinarrizko industriak ezarri, burgesia txikia sortu eta, beronen eraginez, nolabaiteko artezaletasuna biztu. Giro susperkor eta aldarritsu honi erantzute aldera edo bertaratu ziren hainbat arkitekto gazte, Francesc Ferriol i Carreras katalana, besteak beste.

Ehun urte geroago --eta geroztik hirigintzak aldaketa bortitzik izan ez duela, segurutik--  ondorioak begi bistakoak dira, kalez kale, ahalegin handirik egin beharrik gabe. Harrituko bada ere, bisitari iritsi berriak Zamoran aurkituko du Europar Modernismoaren udalerri esanguratsuetako bat, Zamorak biltzen baititu, berak bakarrik, euskal hiriburu guztietan besteko eraikin modernista.

Zamorak merezi du, barrena, asteburutxoren bat edo beste. Adarjotzaileek esan ohi dute Zamora kale luzekin bat besterik ez dela. Behar bada arrazoi dute… baina egia ere bada kale bakar horretatik atera beharrik gabe topatu ahal izango duela turista asteburutiarrak behar besteko arte erromar eta modernista, denda merke samarrak, sekulako lukainkak eta, iluntze aldera, pintxo-pote goxoaren aukera.

“Zamora no se ganó en una hora” esan omen zuen Doña Urrakak. Behar bada ordubetez, ez; baina, pare bat egunez…

Zamoramodernista1

Kasinoa, 1905

Zamora modernista3

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: