Blogak
Dantzan bizi, bizi dantzan - Argia Urtekaria 2012
2012/12/31Badira egunak argitzen duenetik damutzen zaizkizunak. Gosaria kontrako eztarritik sartzen zaizu eta amorrazioak ez du deskantsurik hartzen: lantokian muturtu, bikotearekin ordaindu, kaka zapaldu eta segi aurrera... Horrelakoetan, besteak ez dakit nola konpontzen zareten, baina nik dantzan bilatzen dut arnasa. Dantzan egin eta kitto.
Bideo-jokoen hedapen geldiezina
2012/12/31Bideo-jokoak, sortu zirenetik, teknologikoki aldatuz, prestigioa irabaziz eta esparru berriak bereganatuz joan dira. Bereziki azkarra eta etengabea izan da azken hamarkadako eboluzioa, hain epe laburrean hirutan aldatu baita bideojokoen plataforma nagusia: PCetatik kontsoletara, eta kontsoletatik gailu mugikorretara. Etorkizun hurbilean ere aldaketa dago iragarrita, oraingoan web-ingurunera, HTML 5 teknologiari esker.
Bergaran aspertu, luzamendutan ibiltzeaz
2012/12/30Protesta gisa, asper-asper eginda, zakar-poltsak leihotik esekitzea erabaki duten bergararrek Axularrena gogorarazi digute: “Zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”.
"El reloj de Mr. Darwin" (Juan Luis Arsuaga, 2009)
2012/12/302009. urtean "Darwin urtea" ospatu zen mundu osoan (bere jaiotzaren 200. urteurrena eta "On the Origin of Species" liburuaren 150. urteurrena). Data horren harira, Juan Luis Arsuaga paleontologo ezagunak liburu interesgarria argitaratu zuen Darwinen bizitzaz. Darwin gogoan baina, gehienbat, eboluzioa hizpide.
Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote?
2012/12/29Bakartxo Tejeria buru duen Mahaia albiste dugu egunotan. Harako Mahaiak adostu du urtarrilaren 14tik aurrera lan-batzordeak osatzeari ekitea eta Mahai berberak zehaztu ditu hilaren 24an zein 31an eratu beharreko lehen ohiko bilkurak. Hala ere, zorioneko Mahai erabakitzaile hau, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzararena ote?
Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan
2012/12/282005eko azaroan jaio zen Noticias de Gipuzkoa. Gaur, 2012ko abenduaren 28an, 55 pertsona ari dira bertan lanean. Enpresak 21 kaleratu nahi ditu. Noticias de Alavan, berriz, 15.
Nazioarteko euskal presentziaren erronka
2012/12/27Marian Elorza izango da –honezkero da-- Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren idazkari nagusi berria. Zumarragarra da kargu honetaz arduratuko den lehen emakumea eta, seguru asko, denetarik, arduraz jabetu aurretik nazioarteratze-esparruaz profesionalik jantziena.
Umiak labañekin
2012/12/27Ondo konektatzen dot Lopezekin: foballaz edo egualdixaz berbarik egitten ez daben pertsonak asko estimatzen jittuadaz nik; baitta isilik lasai egoten dakixenak be.