Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Osakidetzako harrera guneak, izebergaren punta zorrotza

Osakidetzako harrera guneak, izebergaren punta zorrotza

Asier Sarasua 2013/09/23 09:05
Nola liteke, 30 urteren ostean, oraindik erdaldun hutsak izatea, telefonoa hartzen edo harrera guneetan jartzen dituzten langileak?

Euskararen normalizazioak 80ko hamarkada hasieran eman zituen bere lehenengo urratsak. Esango nuke, gainera, nahiko urrats sendoak eman dituela hainbat esparrutan eta euskararen egoerak aurrera egin duela, oro har, orain dela 35-40 urtekoarekin alderatuta. Zulo beltzak ere baditu, ordea, eta horien artean nabarmenena Osakidetza da (justizia edo Ertzaintza ere aipa ditzakegu, ziurrenik, ezta?).

Adibideak nahi adina izan daitezke. Hortxe daude, esate baterako, pediatra erdaldunen adibideak, herri txiki erabat euskaldunetara bidalitako sendagile erdaldun elebakarrak, eta abar. Garbi dago: 30 urteren ostean, Osakidetza oso urrun dago euskaldun izatetik. Oraindik ere hortxe gabiltza, 'mediku onak' vs. 'mediku euskaldunak' eztabaidarekin, edo sendagile mutuak aldarrikatzen.

Baina esango nuke Osakidetza euskalduntzeko porrotaren paradigmaren muturra harrera guneetan dagoela. Nola liteke, 30 urteren ostean, telefonoa hartzen edo sarreretan harrera egiten jartzen dituzten langileak, oraindik erdaldun hutsak izatea? Ez dago ulertzerik! Ez dihardugu anestesista edo administrarien profil linguistikoaz (eta horietaz ere jardun beharko genuke); 'kaixo' esaten (ez) diguten horietaz baizik. Zer herri klase gara 30 urteren buruan oinarri-oinarrizko euskarazko agurra ere lortzen ez duena? 'Kaixo, egun on' horren ordez, 'mejor en erdera' ofizialtzen duena?

Izebergaren punta zorrotza besterik ez da, baina aldi berean porrot handi baten erakusle. Administrazioaren porrota eta herritarrona, bere eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko gauza ez den komunitate gaixoarena.

AITZIBER
AITZIBER dio:
2013/09/23 23:31
Bai, lehengo egunean halako batekin egin nuen topo anbulategian. Kriston amorrua eman zidan. Euskaldunok ez al daukagu gure hizkuntzan aritzeko eskubiderik? Nere semea nere haserreaz konturatu eta galdezka hasi zitzaidan.'Ama zergaitik haserretu zara? Euskaldunak bigarren mailako hiritarrak garela uste dute batzuk oraindik!' Kriston speech-a bota nion eta ulertu ninduen. Berari ere bere umeekin anbulategira joango denean, berdina gertatuko ote zaio? Espero dut ezetz, bestela gureak egin du!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz