Blogak
Ez dira santuak
2013/08/04Gaueko bederatziak eta hamar minutu. Leireko “Konpletak” hasteko ordua. Elkar ezagutzen ez dugun lau gizonezko zain gaude isil-isilik, ilunabar erromanikopean, noiz klausura-atea irekiko eta beneditarrak elizaratuko. Bost bider egin ohi dute, egunero, sartu-irtena: maitinak (6:00), laudak (7:30) meza (9:00), bezperak (19:00) eta konpletak (21:10). Agertu orduko, ordea, 21:16ak dira. Bistan da ez direla perfektuak. Ezta, beraz, santuak ere.
Hondarrazpiko edo xabiroiak, hareatzetako arrain ziztalariak
2013/08/04Azken egunotan ugaritu egin omen dira xabiroi edo hondarrazpikoak gure hondartzetan. Trakinidoen taldeko arrain txiki batzuk dira. Dzst!
Langabezia-datuak, txarrak; baina ez txarrenak
2013/08/02Bizi dugun giro ezkorrari jaramon eginez gero balirudike sekula aurretik ez dugula egungoa bezainbateko egoera txarrik ezagutu baina, langabeziaren datuei bagagozkie behintzat, 1998ko maila berean gaude; eta, ahaztu egin zaigun arren, 1981etik 1997ra bitarteko hamazazpi urteetako datu guztiak oraingoak baino nabarmen eskasagoak izan ziren.
Aita Santua, Brasilen, ospakizunik ospakizun
2013/07/31Aita Santua Brasilen izan berri da eta, itxura guztien arabera, pozarren eta arrakasta handiz, etenik gabeko ospakizunetan aritu baita, egunak joan eta egunak etorri. Sekulako jai-giroa gero, denetariko bilerak, batzarrak, bisitak, jardunaldiak eta mezak “ospatu” behar horretan.
Xabiroi komiki-aldizkariaren 29. zenbakia
2013/07/30Ohiko serieez gain, kolaborazio berriak: Alai Zubimendi eta Eider Rodriguez eta Jon Juarez. Eta Grzegorz Rosinski, Thorgal-en marrazkigilea, elkarrizketatu dugu!
Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak”
2013/07/29Donostiako Zinemaldia zein Jazzaldia ez dira, behar bada, munduko zinemaldirik eta jazzaldirik onenak baina bai, segurutik, ikusentzulerik gehien eta kale-girorik jendetsuen lortzen dituztenak. Eta, azken bolada honetan, gero eta gastronomiari atxikiagoak, gainera, Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak” lekuko.
Babou Dioufen gorpua etxeratzeko laguntza eske
2013/07/287.000 euro behar dira Donostian uztailaren 19an hildako senegaldarraren gorpua etxeratzeko. Duela lau bat hilabete etorri zen Afrikatik. Gaixorik iritsi zen Euskal Herrira.
