Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Dena politikoa ote?

Dena politikoa ote?

Amatiño 2013/11/25 23:55
“Dena da politikoa” aditu diot Hedoi Etxarteri, Euskadi Irratian. Ramon Saizarbitoriak esan zuen esan Martutene ez dela “nobela politiko bat” eta nafar idazlea ez dator, antza, bat. Dena politikoa ote? Baita Peru Abarka eta Garoa ere?
Dena politikoa ote?

Ramon Saizarbitoria

Erabat politikoa da, batere zalantzarik gabe, Hasier Arraizek egindako adierazpena: Hace 35 años la izquierda abertzale hizo una elección que consideramos hoy más que nunca acertada… no estamos dispuestos a rechazar ni a revisar nada de aquello… reivindicamos lo que fuimos y lo que somos”.

Horra, nabarmen asko, batere zelofanik gabe, ezker abertzalearen hautu politikoa, Sorturen lehendakariaren ahotan. Ez damurik, ez garbairik, ez galbaherik eta ez berrikusterik. Onetsi edo ez, ezin esan behintzat argi ez dagoenik. Baina, zer nahi delarik, lekutan gero bakebideari leriokeen zorioneko kontakizun bateratua.

Hala ere, aukeran, ez litzateke hutsaren hurrengoa Saizarbitoriak berak, Euskadi Irratian bertan, adostasunerako proposatutako oinarrizko leloa: Ezin da inor hil bere ideiengatik”.

Hau ere politikoa ote?

jaime
jaime dio:
2013/11/26 18:06
Erabat nator Ramon Saizarbitoriak esandakoarekin: “Ezin da inor hil bere ideiengatik”.
Hau dugu pertsona on bati dagokion juzgua. Horrelaxe izan beharko litzateke, beti. Gizakiak, ordea, ez du inoiz horrelako aholku edo agindua bete. Mundu honetan izan diren gerra guztien suster edo oinarrietan bi zutabe izan dira beti: interes ekonomikoak eta ideiak.
Askoren artean, joan den mendeko bi eredu hauta daitezke:
Bata, Francorena. Afrikako iparraldetik matxinatu zen Españako gobernuaren aurka, Herriak demokratikoki hautatua bera, eta bere interes eta ideiak bortxaz ezarriz, milioi bat hildako denetara, urte luzez gobernatu zuen estatu espainola, kapital, armada, Eliza katolikoa eta eskumako aberats guztiek txalotua. Hain txalotua non palio azpian paseatzen baitzuten “Santisimoa” izango balitz bezala. Eta zenbat kale, busto eta oroigarri (Valle de los caídos) berari eskainiak. Baina gerra hura galdu izan balu, segur aski fusilatua izango zatekeen eta terrorista edota genozida hutsaren gisan gogoraturik. Baina irabazi zuen.
Bestea Yasir Arafatena. Urte luzez sionismoaren aurka borrokatu zuen, bere herrikideek guztiz maitatua eta txalotua, israeldarrentzat, aldiz, terrorista hutsa izanik. Hala eta guztiz ere, 1994n Bake Nobel Saria eman zioten Shimon Peres eta Isaac Rabinekin (bere betiko etsaiak) batera.
Sarritan ideia bat datorkit burura: zer gertatuko zatekeen hemengo erakunde armatuak gatazka irabazi izan balu? Nola mintzatuko litzateke, gaur egun, lagun onbera asko?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: