Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Goroldioa polimerotan

Goroldioa polimerotan

Amatiño 2013/11/27 09:55
Azken hamabost egunotako hezetasunak goroldioa ernarazi du polimerotan ere. Ezin gero esan naturaz gainetiko gertakaria denik baina bai, behintzat, gutxienez, ezustekoa.

Gaur, aspaldiko partez, eguzkia aterako da Bizkaiko Golkoko isurialdean. Egia esan, atera atera da honezkero, begi bistan bai baititut lehen errainuak itsas-barrenean. Eguzki epeletan dago, behintzat, han, urruti samarrean, zeruaren eta itsasoaren urdinxka biek bat egiten duten "ezmarra" hartan sumatzen den potina.

Gogoan dudanez, eguzkia ikusi ahal izan nuen, azkenengo bider, azaroaren bederatzi-hamarreko asteburuan. Geroztik euria baino ez du aritu, gogotik gero, egunero-egunero.

Ezohiko (ala ohiko ote?) eurialdi honek zelaiak urperatu ditu, bazterrak blaitu, errepideak osindu, zirrikituak hezetu, pazientzia gogaitu eta animoak txepeldu.

Baita goroldioa ezohiko (ala ohiko ote?) geruzetan ernarazi ere, polimerotan kasu. Ezin esan gero naturaz gainetiko gertakaria denik baina bai, behintzat, gutxienez, ezustekoa.

Gorolioa zumardianGoroldioa polimerotan

Debako iturriaHezetasuna nagusi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: