Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Buenos Airesko autobus guztiak hartu zituen gizona

2013/09/18

“Colectivaizeishon”. Buenos Airesen 140 linea daude. Guztiak hartu omen ditu Daniel Tunnard ingelesak. Liburua kaleratu berri du eta filma egiteko bidean ei da.

Buenos Airesko autobus guztiak hartu zituen gizona - Gehiago irakurri

Eskola uniformeak

2013/09/18

Euskadi irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa

Eskola uniformeak - Gehiago irakurri

Irakurle taldearen ikasturte berria, hasteko prest

2013/09/18

Dagoeneko ireki da izena emateko epea. Hiru saio eta horrenbeste liburu izango dira Gabonak bitartean, Eibarko liburutegian. Lehenengoa urriaren 8an Kirmen Uriberekin (Mussche, 2012).

Irakurle taldearen ikasturte berria, hasteko prest - Gehiago irakurri

Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat!

2013/09/18

Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak bi urtean behin aukeratzen dituen liburu nabarmenduen arteko bat da

Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat! - Gehiago irakurri

Bidebarrixetan

2013/09/17

Gaur bezalako egunen batean jaio nintzen, Bidebarrixetan, Muñoaneko etxebarruan. Orduandik 68 urte joan dira, doi-doi, ia-ia konturatu barik. Gero eta bizkorrago gainera, batez ere azken mende honetako egunak eta gauak, maldan behera, hegaztadaren letxe gero!

Bidebarrixetan - Gehiago irakurri

Gorriñaga, atzenengoetan

2013/09/15

Gorriñaga baserria maldan behera dator azken urteotan. Eta, nahiz Konsuelo eta Jose Mari neba-arrebak astebururo igo bazterrak txukun asko zaintze aldera, dagoeneko ez da inor astegun buruzuritan bertan bizi eta, honezkero, kaleko aukerak nabarmen murriztu beharko dira belaunaldi berriak berriro baserrira itzuli daitezen.

Gorriñaga, atzenengoetan - Gehiago irakurri

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta

2013/09/13

Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "Txino batzuk euskal dantzak egiten!". Orain lau urte hasi zen hau gertatzen, eta gutxienez hilean behin errepikatzen da ordutik. Beti daukat lagun edo ezagunen bat nirekin akordatzen dena eta bideoa bidaltzen didana.

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta - Gehiago irakurri

Patxi Lopez ez da fio; ezta ni ere

2013/09/12

Bertan behera geratuko bide da bihar, auskalo noiz arte, Eusko Legebiltzarraren Bake eta Elkarbizitzarako lantaldea. Honela erabaki omen du EAJk, PSE-EEk jakinerazi ostean ez dela itzuliko, EH Bilduk “zoru etikoa” betetzen ez duen artean. Bilduren ustez, sozialisten agertzerik nahi ezaren arrazoietakoa zera omen da: Patxi Lopezen hautagaitza PSOEren barne-hauteskundeetan.

Patxi Lopez ez da fio; ezta ni ere - Gehiago irakurri

Ileak

2013/09/11

Euskadi Irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa

Ileak - Gehiago irakurri