Euskadiko Liburutegia
albret
2013/05/06 17:45
Paperean behintzat bai, badago.
Legealdi honetan sor dezakegu Euskal Liburutegia. Paperean, bederen, badago. 193/2013 Dekretuan, apirilaren 9koan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren egitura organikoa eta funzionala ezartzen dituen Dekretuan Euskadiko Liburutegia badago.
2013ko apirilaren 24ko 78 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (BOPV-EHAA) sektori publikoko erakundeen artean Euskadiko Liburutegia, administrazio-mailako erakunde autonomo gisa aipatzen da. Kostata, baina hor dago. 1.2. paragrafoan.
Espero dugu legealdi honetan hainbeste aldiz aldarrikatu dugun erakundea gauzatzea. Askotan entzun izan behar dugu, nola iragandako urte hauetan esne mamitan bizi izan garela, kultura arloan, aitzitik, konkretuki Euska Liburutegi Nazioanalari dagokionez, ez da izan horrela. Agian hemendik aurrera izan daiteke, gure esku omen dago. Ea lortzen dugun. Garaia da liburutegi eremuan ere euskal eredu propioa edukitzeko, eta garatzeko. Espero dugu soilik paperean, Buletin Ofizialean soilik ez geratzea eta Euskal Herriak merezi duen kultur ikurra sortzea.
Gerardo Luzuriaga