Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Javier Landaburu, euskal enbaxadorea Europan

Javier Landaburu, euskal enbaxadorea Europan

Amatiño 2013/05/06 22:00
Berrogeita hamar urte dira Javier Landaburu hil zela (1963.05.06). Berau izan genuen, Jose Antonio Agirre, Manuel Irujo, Manu Robles-Arangiz, Jose Antonio Durañona, Jesus Maria Leizaola eta beste hainbatekin batera, euskal abertzaletasuna europar mugimenduetan murgilarazi zuen belaunaldiaren buruzagietakoa. Eta, inor gutxietsi gabe, Landaburu bera izan zen ordezkaririk nagusiena nazioarteko fororik gehienetan ("Vascos en la construcción de Europa". Bilbao, 1989).

Hasi zen, 1938an, Euskaldunen Adiskideen Nazioarteko Elkartea sortzen; ondoko sei urteetan parte hartu zuen nazismoaren kontrako Euskal Erresistentzian, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu bezain laster ekin zion ondoren sortarazi ziren europar mugimendu federalistetan parte hartzeari.

Munduko Federalisten Biltzarrean izan zen Luxenburgon (1946), “Nouvelles Equipes Internationales” sortzaileetakoa (1947) eta Europako Batasunaren alde osatutako lehen biltzarraren (1948) partaide, Konrad Adenauer, Winston Churchill, Harold Macmillan, François Mitterrand, Paul-Henri Spaak, Alcide De Gasperi eta beste ehundaka biltzarkiderekin batera. Ildo beretik, 1949an esku hartu zuen Europar Mugimenduaren Espaniar Kontseilu Federalaren sorreran eta 1951an antolatu zuen Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua (egungo Eurobask). Hil baino urtebete lehenago parte hartu zuen frankismoaren kontra  eratutako Municheko Kongresuan (Contubernio de Munich, espainiar diktaduraren esanetan).


La causa del pueblo vasco

Javier Landabururen idazlanak, txostenak, artikuluak eta gutunak laurehunaka orrialdeko bost aletan bildurik daude (Obras completas de F. Javier de Landaburu. Idatz Ekintza, 1980) baina, batere zalantzarik gabe, frankismopean hasi eta hezi ginen gazte askorentzat behintzat, La causa del pueblo vasco (Paris, 1956) saiakera izan zen haren emaitzarik irakurriena.

Landaburu giza-balorez jantzitako demokrata agertu zitzaigun: “nuestra doctrina es de generosidad y nuestros adjetivos han de ser de solidaridad”;  bere Herriaren historia ezagutzen zuen: “los vascos habían carecido de sentido nacional, tal como hoy se entiende”; euskara estimutan zuen arabar erdalduna genuen: “atribuyo al idioma el carácter de cualidad distintiva eminente”; eta indarkeriaren kontra zegoen: “no puedo comprender que haya hombres que estén continuamente en peligro por culpa de otros hombres. No digas que es por la patria”.

Aldi berean, abertzale praktiko eta errealista zen: “no podemos dejarnos en el camino de la libertad los instrumentos de nuestra personalidad futura, y uno de ellos es el de la relativa riqueza de nuestro pueblo”; etorkizuna iragartzen zuen: “hoy ningún Estado es ya dueño absoluto del valor de su moneda, de su ejército, de la orientación de su política exterior”; eta euskal itun-tradizioa zein erabaki-ahalmena uztartzen zituen: “cualquier modificación de esos contratos públicos bilaterales debería ser hecha con el consentimiento de los vascos”.

Orain dela berrogeita hamar urte luze idatzi zuen: "Un Estado no puede, por fuerte que sea, hacer partícipe del mismo a un pueblo si no es por su propia voluntad. La convivencia no se impone, se busca". Are gehiago: "si los vascos han de seguir perteneciendo al Estado siendo nacionalmente vascos, y en ello no hay ninguna contradicción, ha de permitírseles tener una idea de cómo debe ser eso que se ha dado en llamar hogar común". Eta ezarri: "hoy, el criterio de la reconstrucción del Estado no puede ser ya el de la uniformidad de los ciudadanos y de los pueblos; hoy el Estado es, además de los individuos, Cataluña, Galicia, Euskadi y todos los demás pueblos peninsulares. Quien desaproveche la oportunidad de unirlos, no de unificarlos, acaso pierda la oportunidad que no se volverá a dar".

Javier Landaburu 1963an hil zen. Ez dirudi geroztik haren oinarrizko ideiak  gainditzeko gauza izan garenik.

LandaburuRoblesArangiz

Javier Landaburu, Manu Robles-Arangiz eta Jose Antonio Durañona

LandaburuAgirre

Erdian Jose Antonio Agirre lehendakaria eta bere eskuinean, Javier Landaburu. Jesarrita, umea altzoan duen betaurrekoduna, Jesus Maria Leizaola

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: