Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Pilotalekuak ez dira musikatarako

2013/12/23

Miguel González Bastidak sarri esan ohi zuen, ironia handiz eta arrazoi osoz, pilotalekuak pilotan egiteko direla. Hala ere, horra non, azken omenaldia ere pilotalekuan egin behar izan zaion. Non bestela? Ezin gero inork eraiki ez duen aretoan egin.

Pilotalekuak ez dira musikatarako - Gehiago irakurri

Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan

2013/12/21

Aurkeztu zen atzo, Gasteizen, Carlos Aurtenetxeren “Allí (poema para Henrike Knörr)” liburuxka, non hamar hizkuntzatan biltzen den poeta donostiarrak burututako olerkia, gasteiztar euskaltzainaren oroitzapenetan.

Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan - Gehiago irakurri

Liburu bat amaitu osterako 15 galdera

2013/12/21

Eibarko irakurle-taldean ondorengo galde-sorta banatu digute. Hementxe doaz, liburu bat amaitu ostean, zure buruari egiteko moduko 15 galdera. Izan ere, liburu baten irakurketa ez delako amaitzen azkenengo orrialdean, ondoren egiten dugun hausnarketan baizik.

Liburu bat amaitu osterako 15 galdera - Gehiago irakurri

Niko & Tomax: a Berbological and Umeologystical Approach

2013/12/21

Abstract: nahikua abstraktua dok, bai, ikerketa aboziñau hau. Interes gitxikua, gure etxian bizi garan laurondako ez bada.

Niko & Tomax: a Berbological and Umeologystical Approach - Gehiago irakurri

Bikain, euskararik “behar” ez izan arren

2013/12/18

Hogeita hamasei erakundek jaso zuten atzo "Bikain" ziurtagiri bana Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Urrezkoa, bederatzi enpresek; zilarrezkoa, hamaseik; eta gainerakoek, oinarrizkoa. Euskalit-en bitarteko kalitate-ziurtagiri hauek nabarmendu nahi dute euskararen erabilera enpresen zein erakundeen lan-arloan.

Bikain, euskararik “behar” ez izan arren - Gehiago irakurri