Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mastadiaren harbidea

Mastadiaren harbidea

Amatiño 2014/04/24 23:55
Ez da mendikadarik zailena edo luzeena, baina ezta umeekin joateko lekurik aproposena ere. Berezia da, berezirik bada. Parerik gabea. Sekula ahaztuko ez diren horietakoa: “Le chemin de la Mâture”.

Mastadiaren bidea (Etsaut, Aspe harana, Biarno) granitozko hormatzarrean mailuka irekitako estrata da. XVII. mendean otu zitzaion Louis XIV. errege frantziarraren gobernuari, Arras basoetako zuhaitz-enborrak Baionako ontzioletaraino eraman ahal izateko, maldan behera lehenik eta almadiatan gero.

Horman zeharreko “zauria” egiteari XVII. mendean ekin zitzaion arren, enbor-garraiorik joriena XVIII. mendean barrena bideratu zen eta, zer gerta ere, bi mende haietako frantziar itsas-armadaren mastarik lerdenenak biarnotarrak izan ziren. Bizpahiru mende geroago, lanbide haren lekuko geratzen da, egun, mendizaleek nahiz turistek bertatik bertara zeharkatu edo bisitatu ahal duten harbidezidorra.

Haran-magaletik goiengo basoetako lehen bi bordeetaraino berrogei minutu besterik ez da behar, horman zehar kilometro eta erdi baino ez den arren. Ez da inondik ere bide zaila, bai ordea, itxuraz batez ere, arriskutsu samarra, beherantza sumatzen den 150 metro inguruko amildegiaren sakonak atzera egiten du-eta.

Goiza joan-etorrian pasatzeko ibilaldi polita. Argi ibili, ordea! Utikan, bertigorik dutenak.

Mature3

Horman zehar nabarmen ageri den "zauria"

Mature2

Ez da aproposena bertigorik dutenentzat

Mature1

Mailuz, zizelez eta laztabinez irekitako harbidezidorra

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: