Blogak
David Truebak hamaika urte behar izan ditu begiak irekitzeko
2014/02/12David Trueba zuzendariaren izena dugu egunotan albiste, zinema-informazio guztietan. Sei Goya irabazi ditu bere azken filmak, “Vivir es fácil con los ojos cerrados” delakoak. Hamaika urte behar izan ditu, nonbait, begiak irekitzeko eta bizitzaren konplexutasunaz jabetzeko.
Hain berba gitxittan hainbeste esatia...
2014/02/11PESUTIC, S. 1992. La hinteligencia militar. Gakoa, Donostia.
Ez da Neptunoren mendekua, fisika hutsa baino
2014/02/09Gipuzkoar itsasbazterreko XVI. mendetik XX. arteko 109 grabatu, litografia, marrazki eta margolan biltzen dira Donostiako Untzi Museoak* ondoko sei hilabetean eskainiko duen erakusketan. Auskalo zein izan zen bilduma hau osatzeko orduan museo-zuzendaritzak gogoan izan zuen xedea baina, ezin uka gero, inauguratu bezain laster gertatutako itsasekaitz zakarrek inork sumatzen ez zuen ikuspegia erakarri ahal izan dutela.
Barne Produktu Gordinarekiko I+G gasturik handiena, Debabarrenan
2014/02/07Euskal Autonomia Erkidego osoan Debabarrena (%4,88) izan zen, tokian tokiko Barne Produktu Gordinaren arabera, I+G arloan gehien inbertitu zuen eskualdea, 2012 urtean. Ondotik, Debagoiena (%4,60), Goierria (%3,20) eta Donostialdea (%2,67), lauak gipuzkoarrak. Lurraldeka, Gipuzkoan egindako ezarpena %2,71 izan zen, Bizkaian %1,90 eta Araban %1,66. Oro har, EAEan, %2,71. Europar Batasunean (EU-28), berriz, %2,06 eta, Espainian, %1,30.
PressPausePlay
2014/02/05"Azken hamarkadako iraultza digitalak pertsonen sormen ahalmena eta talentua piztu du..."
