Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arroila-jaitsiera, Siresako Espital errekan barrena

Arroila-jaitsiera, Siresako Espital errekan barrena

Amatiño 2014/06/18 19:00
Siresako arroila-jaitsiera ikasteko aproposa da, adrenalina ernaltzeko nahikoa eta zaletasuna eragiteko neurri-neurrikoa. Azkenean pozik, baita harroxko samar ere, eta neopreno lodia jantzi arren, dezente hoztuta eta mailatunez josita. Baina, gustura. Hurrengoan, gehiago eta hobeto.

Espital5

Hasierako lehen rappela prestatzen

Canfranc-eko “Los Arañones” mendi-klubak hamabostean behin edo eratu izaten ditu sei ordu inguruko mendialdiak. Aurrekoan, ostera,  estreinako, mendikada ez ezik “errekakada” antolatu zuen. Neopreno lodi samarra jantzi , arnesez lotu eta, hiru ordu luzetan zehar,  Espital errekastoan barrena egin genuen goitik  beherakoa, nola rappelez, hala jauzika, murgilean edo narrasean.

Siresako Espital latsak ez du inondik ere Pirinioetako arroilarik  sakonena edo zailena baina, hain zuzen ere, ezin aproposagoa da hasiberriontzat. Rappelez jaitsi beharreko hormarik handienak hogei metro eskas gehienez, ur-txirristarik luzeenak hamabi metro inguru eta jauzi egiteko goierarik garaiena bost edo sei baino ez. Lar arduratzeko besteko betekoak, berriz, inon ez, nik dakidanez behintzat.

Ikasteko aproposa, adrenalina ernaltzeko nahikotxo eta zaletasuna eragiteko neurri-neurrikoa. Azkenean pozik, baita harroxko samar ere, eta neopreno lodia jantzi arren, dezente hoztuta eta gorputz osoa mailatunez josita. Baina, gustura. Hurrengoan, gehiago, hobeto eta zailago.

Espital3

Ur-txirristan, goitik behera, lasai asko

Espital2

Arnasestuka, noiz behera behingoz helduko, berorik batere ez

Espital 1

Alex, Bea, Eloy eta Santi gazteekin batera, jaitsiera amaitu ostean

jaime
jaime dio:
2014/06/19 19:22
Biba hi! Rokero zaharrak ez dituk inoiz hiltzen!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: