Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Agirre lehendakaria: politikaren pasio errealista

Agirre lehendakaria: politikaren pasio errealista

Amatiño 2014/06/16 00:10
Hamar urteko ikerlanaren ostean Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek elkarrekin idatzi dute Agirre lehendakariaren (1904-1960) biografia: “La política como pasión”. Biografia, ez hagiografia. Alegia, balantza orokorra Agirre zenaren aldekoa bada ere, egileek ez diote muzinik egin haren gaizki eginak edo ondo asmatu ez izanak biltzeari.
Agirre lehendakaria:  politikaren pasio errealista

Liburuaren azala

Liburuak 650 orrialde ditu eta ostiralean Zarautzen egindako aurkezpenak ordu bi luze iraun zuelarik… zelan arraio folio t'erdian laburbildu?

Hona, batetik,  hiru zertzelada baino ez:

1- Jose Antonio Agirre da, segurutik, XX. mendeko euskal buruzagi politikorik eraginkorrena, karismatikoena eta maitatuena.

2- Agirre lehendakaria gauza izan zen 1931-1936 arteko bost-sei urteetan Eusko Alderdi Jeltzalea modernatzeko, integrismo katolikotik demokrazia errepublikazalera eramateko eta, bi belaunaldi geroago, indarrean darrai haren ondarea: kristau-zibilizazioa, Euskadirentzako askatasuna, gizarte-justizia eta jokabide liberala.

3- Agirrek beretu zuen politiko ona izateko Max Weber-en proposamena: printzipioen etikaren eta erantzukizunarenaren arteko oreka. Alegia, Agirrerena da EAJren eredua: zorrotza hastapenetan eta malgua praktikan.

R G M 2

José Antonio Rodríguez Ranz, José Luis de la Granja eta Ludger Mees historialariak, Zarauzko Zazpi Kultura Aretoan egindako aurkezpenean, Mario Onaindia Fundazioaren ekimenez


Agirre lehendakariaren sei erabaki adierazgarri

Nabarmena, bestalde, Antonio Rivera aurkezleak liburuan hautatu eta jendaurrean irakurritako testua, Jose Antonio Agirre lehendakariaren politikagintza ondo asko laburbiltzen duelakoan:

En la vida política del primer lehendakari vasco hubo muchos momentos en los que era necesario optar por una u otra de las alternativas definidas por Weber. Y en todos esos momentos, la contingencia del proceso histórico facilitaba diferentes respuestas.

Así, por recordar tan sólo algunos de esos momentos cruciales en la biografía del lehendakari, en 1931/1932 podría haber optado por aferrarse al modelo autonómico definido en el Estatuto de Estella, en vez de recapitular, flexibilizar su postura y abrir el camino a la consecución de la mano de la izquierda.

En 1936 podría haber defendido, como lo hizo, por ejemplo, nada menos que Luis Arana, el hermano del venerado fundador del PNV, la teoría de que la Guerra Civil era un conflicto “entre españoles”, en el que nada se les había perdido a los vascos. Si lo hubiera hecho, además de arruinar su credibilidad como demócrata, hubiera dinamitado la aprobación del Estatuto.

Entre 1939 y 1945 podría haber insistido en su inicial postura ideológica radical, manteniendo la exigencia de pedir a los socialistas vascos la desvinculación del PSOE y una declaración de “obediencia nacional vasca”. No lo hizo, porque con el tiempo llegó a corregir su radicalismo, tras un ejercicio de cálculo responsable, que le permitió prever las consecuencias de la decisión tomada en 1939. Así tuvo que darse cuenta de que semejante imposición muy probablemente hubiera acabado con la cohesión de su Gobierno, causando un grave perjucio a la lucha antifranquista de todos los demócratas en el exilio y en el interior.

En 1944/1945, como nacionalista vasco, se podría haber inhibido en todo el proceso que condujo a la constitución del Gobierno republicano en el exilio. Aguirre hizo todo lo contrario, contribuyendo desde la primera fila a que se gestara una de las escasas iniciativas unitarias antifranquistas susceptibles de ganar el beneplácito activo pasivo de las potencias democráticas.

Dos años más tarde se podría haber desvinculado del Plan Prieto, alegando la nula esperanza que los nacionalistas tenían en la supuesta vocación democrática (y descentralizadora) de los monárquicos españoles. De nuevo, Aguirre rechazó esta perspectiva porque no quería enterrar de antemano una nueva oportunidad, por muy limitada de fuera, en la lucha antifranquista.

Y, finalmente, este mismo deseo de aprovechar cualquier posibilidad de avanzar en la lucha contra la dictadura y a favor del autogobierno vasco le hizo apostar por el proceso de la unificación europea, a pesar de que se iniciara como un proceso cuyos protagonistas eran los Estados (y no las naciones), y a pesar de que el involucramiento de los vascos en la unificación europea pasase de nuevo, por lo menos en parte, por una alianza con “los españoles”

La política como pasión. Epilogoa, 632-633 orrialdeak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal