Blogak
Emakumeen ahots musikatuak
2013/12/01Aspaldi, bertso-saio batera joan gabe. Oraingoan, …eta Kitto! euskara elkarteak eman dit aukera, eta aprobetxatu egin dut: San Andres bertso-jaialdia, 'Ez da kasualitatea' bertso musikatuak. Kartela polita. Ez-ohikoa, baina polita: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Oihana Bartra. Gai-jartzaile lanetan, Amaia Agirre (portzierto, lan ederra egin du).
Lehengo eta oraingo eibartarrak
2013/12/01Azken hiru hilabeteotan 62 heriotza izan dira Eibarren eta jaiotzak, berriz, 48. Balantza eskasa. Ez da, ordea, ezohiko kontua izan.
Aittan kuadruak – VI
2013/11/29Armarixo baztarretik errekuperautako hiru ale (Lekeitio, eta estilo ariketa bi).
Pilotaren historian egindako iruzurrik handienetakoa
2013/11/28Gaur bezalako egun batean, orain 65 urte, Migel Gallastegi pilotari gazteak Atano III handiari irabazi zion (22-6), eta gertakariak garaiko pilota-munduaren bazterrak aztoratu omen zituen. Bai, egia da azkoitiarrak hogeita bi urte zeramatzala txapelaren jabe, baina egia ere bada aurretik elkarren kontra apustu egin zituzten hiru partidetan ere eibartarrak irabazi zuela, atanozaleek gogoan hartu nahi ez izan arren.