Igeslari batena
Best sellerren formula engantxadoria ez badaka be, liburu honen gatz eta pipar nagusiña bere benetakotasunetik jatork. Errusiar Iraultza osteko gerra zibillian, bolshevikengandik iges doian poloniar baten ibilbidia dok, Errusiatik Mongoliara urten, eta Tibetetik zihar Pazifikora urtetzeko asmotan. Tarte horretan, herri desbardiñetatik ziharko bidai basatixan, errusiar igeslari eta kolonuak nahastauta agertzen dittuk, bide batez Txinak eta Errusiak tarteko herrixetan egitten jiharduen injerentzien barri emonaz. Ossendowskin idazkeria tenplaua eta garbixa dok: azaltzen dabena ondo azaltzen saiatzen dok, modu kronistikuan baiña kazetarixan apasionamendu barik, baitta bere pentsakera pertsonalari buruz be (menshevika).
Jarkera hori mesederako dok hango relijiñuei buruz idazterakuan. Bistan da idazliari ez detsala asko ardura “beste mundua”, baiña era berian errespetua erakusten jetsek espirituzaliei. Halan, artian indartsuen zan budismuari buruz jiharduk, modu deskriptibuan beti, eta basarri giruan dagozen antxiñako relijiñuan arrastuak be interesatzen jakoz (“El Rey del Mundo”-eta, budistak ezin ikusi dittuezen siniskerak).
Buruan geratu jatazen gauzak: Siberiako basomutillak sua ixotzeko modu berezixa (naida izeneko prozedimentua: enbor bi eskuadran ebagi, anguluan txingar txikixak egin, egitturia txabola probisional bat egitteko aprobetxauaz... halan be ez dot lortu interneten halako ezerri buruz informaziñorik!); Ungern von Sternberg iluminau karismatikua; Urianhai eskualde bukoliko galdua, jauntxo guztiengandik urrin...
Miguel Strogoffen asmakizunan eta honen errealidadian artian, iñoiz Siberia-Mongolia aldia ezagutzera hurreratu biharko gaittuk ba!