Auñamendia
Anie, frantsesez, edo Ania, biarneraz, Auñamendi (Ahuntz-mendia?) ez omen da, lurraldez behintzat, euskal mendirik jatorrena baina, egungo muga guztien gainetik, bai, behar bada, mitikoenetakoa.
Ez pentsa, horratik, euskaldunon sasizirrara-edo baino ez denik. Taldeko aragoitar trebeak ziostan gailurrean: “este monte tiene algo especial, no le debe nada a muchos tresmiles…”
Soinean generaman GPSaren arabera, Laberouateko aterpetxetik Auñamendi gainera 7,8 km. besterik ez daude. Zortzi ordu eta erdi behar izan genituen joan-etorria egiteko, geldiuneak, txizaldiak, tontorreko otordua eta lantzean behingo argazkilaritza tarteko.
Euskal Herriko mugatik (San Martingo Harria) Biarnoko Lescunera (Laberouat) arteko bidean dago Auñamendia
Lehen argazkia, 1800 m. inguruan, belarra amaitzen den eremuan. Gailurra, berriz, 700 m. gorago. Garaieraz, jakina, ez longitudez. Pare bat ordu luze gehiago, etenik gabeko harritzan zehar eta, zenbait pasartetan, katamarrean.
Auñamendi tontorrean. Hiru aragoitar, nafar bi eta pare bat eibartar. Barrenean, eskuinaldera, Zuberoa
Aurrez aurre, ipar aldera, Somcoi harkaizmendi erraldoia. Kontrako isurian, gezurra dirudien arren, San Martin Harriko (Ereta) eski-pistarik gorenak.
Inguru horretan dena da galant eta garau. Baita basabarrengorriak ere
Ni behiñ egonda nago bakarrik, Hernazeko portutik igota (Hernaz dok toponimua, San Martin harrixa ezagunagua bada be). 1988 aldian izan zan eta Bueltatzeko gogua dakat, batez be Arlaspeko itturri baten, topau neban graffiti bat erretratatzeko: "Viva el comunismo libertario", harrixan grabauta, batek daki noiz.