Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Marte eta Espiga, elkarrekin omen

2014/04/08

Eguzkiaren eta Marteren artean jarriko da gaur gauean Lurra eta haren errainuak oztopatuko. Eguzkia-printzak itzaliko direnez gero Marten, ohi baino dezente gorriago ikusiko dute planeta gorria… Ikusi ahal izango dutenek, jakina, gurean behintzat hodeiek euren diktadura ezarriko dute-eta. Hala ere, begiratzekotan, begiratu hego-ekialdera, nafar Erribera aldera. Ea, badaezpadan…

Marte eta Espiga, elkarrekin omen - Gehiago irakurri

Ames ertzeko errealidadia

2014/04/08

WELLS. H. G. 1903. Doce historias y un sueño. Ed. Aguilar. Madrid 1958.

Ames ertzeko errealidadia - Gehiago irakurri

Canfranc-eko tunela, argi bila

2014/04/05

Apirilean zehar bilduko omen dira, Zaragozan, Espainiako eta Frantziako gobernuen ordezkariak Canfranc-eko tunelpea berrereki ala ez erabaki ahal izateko. Berrogeita lau urte daramatza itxita Aragoi eta Biarno arteko tunelak, 1970an tren batek frantziar partean bazterra jo eta tunel-barruko errainak hondatu zituenetik.

Canfranc-eko tunela, argi bila - Gehiago irakurri

Laboari kontra egin nahi diot gaur

2014/04/03

Naturaz kontra aritzen da bizitza batzuetan. Gaur, Mikel Laboari arrazoia kendu nahi izan diot nire gogoetetan; gaur bakarrik. Ez dut uste inoiz eten daitekeenik ama eta seme edo alaba batzen dituen zilbor-hestea. Ez nahi ez dugulako, ezin delako baizik.

Laboari kontra egin nahi diot gaur - Gehiago irakurri

Izan ala ez izan

2014/04/02

Zeintzuk dira ekoizleak? Nortzuk aro elektroniko honetako narratzaileak? Kazetari, diseinatzaile, abokatu, etxekoandre, kirolari, politikari… ezer izatekotan armada irregularra da blogariena. Egiazki, blogaria, azken batean, bloga duen pertsona da. Baina hori horrela ote da? Bloga izate hutsak egiten al gaitu blogari?

Izan ala ez izan - Gehiago irakurri

Energia garestia dela-eta

2014/04/02

Seguru gero energia-eraginkortasunaz arduratzea jarrera ezin egokiagoa dela kontsumoa zein gastua murrizteko. Beldur naiz, ostera, ipurtargitan bizitzeko gertu gauden bitartean ez ote dugun nahi neurririk gabe telefonoz hitzegin eta etenik gabeko txaplatakerietan jarraitu.

Energia garestia dela-eta - Gehiago irakurri