Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Telefono mugikorrak gora, telebistak eutsi eta blogak behera

Telefono mugikorrak gora, telebistak eutsi eta blogak behera

Amatiño 2015/02/04 23:55
Sektoreka, publizitate-ezarpena telefono mugikorretan hazi zen (+%6,5) gehienbat iaz, eta galerarik handiena, ostera, aldizkarietan (-%8,0). Esparru digitalari dagokionez, berriz, Interneteko bideoa izan zen batez ere gehitu zena (+%29), eta blogetan egindako inbertsioa gehien jaitsi zena (-%6). ZenithOptimedia agentziaren datuak dira.

Telefono mugikorra (+%6,5), Interneta (+%4,4), ordainezko telebista (+%3,5) eta telebista irekia (+%3,2) izan ziren, sektoreka, 2014an zehar publizitate-hazkuntzarik gehien lortu zuten komunikabideak.

Maldan behera joan ziren, aldiz, kale-publizitatea (-%2,9), irratia (-%3,6) eta zinema (-%3,8); eta are beherago egunkariak (-%5,2), igandetako osagarriak (-%7,9) eta aldizkariak (-%8,0).

Esparru digitalari bagagozkio,  uste bezala publizitatea gizarte-sareetan hazi zen (+%14) artean, ustekabean gehitu zen (+%29) interneteko bideoetan eta beherantza egin (-%6) blogetan.

Ondorioak, norberak nahi beste. Baina bat, behintzat, nabarmen samarra: urteak joan eta urteak etorri, zer gerta ere, goiari eusten dion "rockero zaharra"...  telebista.

Eta, bastidore artean, esaera zaharra: eguzkia nora, zapiak hara.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: