Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Sarriago txartoago, hobeto baino

2014/11/12

Langabeziaren azken datu ofiziala %15,2 da Euskal Autonomia Elkartean eta %23,7, berriz, Espainian. Segurutik datuok ez dira nahi genukeen bezain onak baina bai, ostera, aurtengo lehen hiru hiruhilekoetatik onenak. Baita azken hiru uteotako onenak ere.

Sarriago txartoago, hobeto baino - Gehiago irakurri

Imanol: hamar urte eta gehiago

2014/11/09

Iluntze hunkigarria izan zen atzokoa, gogoetarako egokia, nork bere baitan hausnarrean egiteko aproposa edo, Xabier Letek Imanol lagunari egindako agurrean esan bezala, “agian barkamena eskatzeko, hainbestetan bakarrik utzi zintugulako, zu joana baitzinen bizidunen ankerkeriek zer esanik ez duten eremu itzaltsuetara”.

Imanol: hamar urte eta gehiago - Gehiago irakurri

Ana Urkiza: “Mamuak erantzun gabe utzi ditugun galderetatik datozen beldurrak dira”

2014/11/07

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak "Mamuak" ipuin bilduman. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin…

Ana Urkiza: “Mamuak erantzun gabe utzi ditugun galderetatik datozen beldurrak dira” - Gehiago irakurri

Athletica ikusteko… irratia nahiko

2014/11/06

Euskal Irrati-telebistaren sareetako aurrenengo teknikari nagusiak esan zigun orain hogeita hamar urte inguru: “Lehen mailako futbola ikusteko hobe telebisiñoa. Bigarren mailakoa jarraitzeko, ostera, irratia be nahikoa”. Orduan aldrebeskeria samarra iruditu zitzaigun arren, hartaz gogoratu naiz bart, Athleticen partidaren emanaldia Euskadi Irratian entzuten ari nintzela.

Athletica ikusteko… irratia nahiko - Gehiago irakurri

BABARRUN-JANA

2014/11/06

Debekuen aurrean, irudimena... Lizarrustihistango eredua...

BABARRUN-JANA - Gehiago irakurri

Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri!

2014/11/03

Halloween erauntsiari aurre egiteko modurik ez, eta gutxienez, zapalduko gaituen buldozerraren karrozerian marka txiki bat egiten saiatzea pentsatu dut. Seme-alabekin kontua aztertu ondoren eskatu nien gutxienez ez zezatela "truco o trato" formula amerikar-gaizki-espainolizatua erabili.

Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! - Gehiago irakurri