Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

“Tejo” eta “tejua”

2015/01/06

Oso oker ez banago, nik betidanik erabili izan dut “tejo” adiera gaztelaniaz eta “tejua”, berriz, euskaraz. Baina, galdetze aldera, ni al naiz gaztelaniaz “tejo” esaten duen eibartar bakarra?

“Tejo” eta “tejua” - Gehiago irakurri

Joxe Azurmendi: “Nazioa objektiboki deskriba daitekeen zerbait da edo ezer ez da”

2015/01/02

Joxe Azurmendik Euskal Herriaren izan nahia oztopatzen duen edozein ideologiaren aurka jotzen du. Badugu zapalketa gordina, baina mendera-molde beharraren araberako mozorro seduzitzaileak ere erabiltzen dira: nazioartekotasuna, giza eskubideak, zibismoa, unibertsaltasuna, hiritartasuna, berdintasuna, kosmopolitismoa, demokrazia, aurrerapena, zentzuna, praktikotasuna. Frantziari kontzeptu polit horiek hizkuntzen hilerri bilakatzen lagundu diote. Elkarrizketa hau, paperean, “Ortzadar”en.

Joxe Azurmendi: “Nazioa objektiboki deskriba daitekeen zerbait da edo ezer ez da” - Gehiago irakurri

Urte berri, ur berri

2015/01/02

“Urte” hitzak uraren (eurien?) zikloarekin izan lezakeen lotura aztertu zuen Jose Maria Satrustegik 1972an. Baita ikertu ere, Sakanako “Ur barrena, ur goiena” herri-koplek adierazi nahi ote dituzten bizitzaren zeharreko ur-isuriak edo joan-etorriak.

Urte berri, ur berri - Gehiago irakurri

Barandiaranek, 125 urte

2014/12/31

Bai, 125 urte Jose Migel Barandiaran (1889-1991) Ataunen jaio zela, abenduaren 31an. Gazte-jendeari aspaldiko historia irudituko zaio baina gure aitonak 49 urte zituen Barandiaran jaio orduko eta Aranberrineko nire osaba-izebarik gehienak haren belaunaldikoak (edo zaharragoak) ziren. Oraindik orain, Sabino Arana ia-ia bart gauekoa da.

Barandiaranek, 125 urte - Gehiago irakurri

#eBird: hegazti-behaketen datu-base mundiala

2014/12/30

Cornell Lab-ek sortutako sareko tresna eta datu-basea. Bi aldiz mundiala: mundu osokoa delako, eta benetan aparta delako.

#eBird: hegazti-behaketen datu-base mundiala - Gehiago irakurri

Umeen erreinuan, umeak galtzaile

2014/12/29

Euskadi irratiko Faktoriarako 2014ko abenduaren 26an botatakoaren oinarria

Umeen erreinuan, umeak galtzaile - Gehiago irakurri