Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Mundu berri batek ziztu bizian harrapatu gaitu"

"Mundu berri batek ziztu bizian harrapatu gaitu"

Amatiño 2015/09/05 17:35
XVIII. eta XIX. mendeko 3.000 inguru tresna izan ditu gordeta Bergarako Seminarioak bi mende luzetan zehar, eta horietako ehundaka hautatu eta jendaurrean bildu dira Laboratorium izeneko museoan, Errekalde jauregian. “Publiko anitz eta zabal bati begira” egindako museoa. “Erakusketak Seminarioaren historia eta, beraz, Euskal Herriko zientziaren historiaren zati nagusi bat ilustratzen du, bildumak dituen ale garrantzitsu eta baliotsuen bitartez”.

Azkoitiko Zalduntxoek 1776an sortu zuten Bergarako Errege Seminarioa, garaiko krisialdiari aurre egin gurarik, berrikuntza, heziketa eta zientzia-ikerketa lantzeko.

Tresneriarik modernoena eskuratu zuten, lehen mailako hainbat europar kimikari ospetsuren (Chabaneau, Lavoisier, Proust…) lankidetza lortu eta, besteak beste, Elhuyar anaiek wolframa aurkitu zuten.

Zaharra berri. Bi mende luze geroago, egungo krisiak ere berrikuntza, heziketa eta zientzia-ikerketa eskatzen ditu, eta Bergarako museoa berri honek zera gogorarazten digu: aurrekoak izan zirelako garela. Auskalo, martxa honetan, gure ondorengoek beste horrenbeste esan ahal izango ote duten. "Mundu berri batek ziztu bizian harrapatu gaitu". 

Adin guztietako bisitarientzako museo aproposa. Nagusiek historia apurtxo bat ikasi dezakete, nerabeek zientzia-zaletasuna areagotu eta, umeek, baita wolframaren aurkikuntza digitala esperimentatu ere.

Bisita merezi duen museoa.

Testua

"Mundu berri batek ziztu bizian harrapatu gaitu"... berriro

Tresnak2

Orain dela bi mendeko tresneriarik modernoena

Hezurdura

Zientzia-zaletasuna areagotzeko

PCak

Adin guztientzako aproposa

Animaliak

Animaliak, XVIII. mendeko ikerketaren oinarri

Jauregia

"Laboratorium" museoa, Bergarako Errekalde jauregian

Wolframio

Wolframaren oroitarria, Bergarako sarreran

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: