Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gustuko dugun oro ez da ofiziala

Gustuko dugun oro ez da ofiziala

Mikel Iturria 2015/09/05 09:35
Donostian Kortxoenea gaztetxearen eraiste lanak hasi ziren ostiralean. Honi buruzko hainbat hausnarketa.

Ostiral arratsaldea. 19:00etan manifestazioa deituta dago Indiano kalean dagoen Kortxoenea gaztetxearen alde. Antiguatik Grosera joateko hiri guztia zeharkatzen dut bizikletaz. Dozenaka, ehundaka herritar eta turista ikusten ditut paseoan. Ez, horietako gehienek ez dakite goizean Kortxoenea gaztetxea hustutzeko ahalegina egin duela jabegoak.

Udalak (EAJ eta PSE daude gobernuan maiatzeko hauteskundeen ondoren) goizean egin du publiko bere postura (Kortxoenearen eraistea lehengo legealdian onartutako hirigintza-proiektuaren ondorioa da) eta berehala erantzun dio EH Bilduk (EH Bilduk gogor salatu nahi du Groseko Kortxoenea gaztetxea eraisten hasi izana). Dena aurreikusi zitekeen bezala, oso prebisiblea.

Herritar gisa, alderdiek eta erakundeek aurreikusitako gidoia puskatzea gustatuko litzaidake. Adibide bat. Goazen Buenawista elkartearen hastapenetara.

"En el año 1992 el Ayuntamiento de San Sebastián, a través de un acuerdo verbal con la Concejalía de Urbanismo, representada entonces por el señor Gregorio Ordóñez, confirmó la cesión del local Mogambo (una antigua discoteca, situada en C/. Azkuene en Trintxerpe, que estaba desocupada y que desde entonces se ha venido dedicando a la organización de conciertos), no presentándose así mismo ninguna objeción a la permanencia de nuestra Asociación en el edificio de la Tenencia de Alcaldía".

Rewind. Bai, ondo irakurri duzu: Gregorio Ordóñez Hirigintza zinegotziarekin 1992an lortutako akordio bati esker zabaldu zituen ateak egun martxan dagoen Mogambok. Gidoitik atera ziren Udala eta gazteak. Ondo, ezta? Nire ustez, primeran.

Gaur egun, berriz, oso-oso-oso ofiziala ikusten dut Donostia eta horrek beldurra ematen dit: Donostia Kultura, Tabakaleran bilduko diren erakunde guztiak (Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Etxepare Institutua, Kutxabank...) eta Donostia 2016.

Eta hiriak behar eta zaindu behar ditu Kortxoenea bezalako espazioak. Z-A-I-N-D-U. Alternatiba bat eman beharko liekete bertan 2010etik lanean ari direnei. Egongo da aukerarik. Bertakoek ere landu beharko dute aukera hori eta harrapatu.

Bitan, gutxienez, egon naiz Kortxoenean: Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguez hirukotearen Biodiskografiak aurkezten, urtarril hotz batean; Anari, Bassmatti eta beste pare bat lagunen mahai-inguruan, Zinemaldia bete-betean zegoen irail batean.

Tira, Segundo Bananak zioen bezala ematen du dena ondo doala.

Todo lo que nos gusta no es oficial, este apunte en castellano.

etiketak: donostia, kortxoenea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter