Gerla Handian zeharko bidaia
Gerra bat izan ostian, kontakizun epikuak jatozak lehelengo: bertan hildako jente guztian errespetuangaittik, edo galdu dan guztiangaittik (gerretan, danok dira galtzaille) ez dok besterako astirik hartzen. Distantzia bat hartu eta gero etortzen dittuk kontakizun hotzak, gordiñak, heroe gitxi eta miserixa asko erakusten dabenak, umore garratzez betetakuak askotan. Halakua dok liburu hau –bere sasoian, I Mundu Gerria ikuspegi honetatik hartu zeban lehelenguetakua- eta, zentzu horretan, dokumental bikaiña dok; batez be trintxeretako gerrian gogortasuna erakusteko.
Halan be, kontakizuna ona izanda be, liburuan beran historixia ez dok atzian geratzen: 1928xan argitaratu zuan, seudonimoz (herrikidiak ez zittuanez oso leku onian ipintzen, autoriandako arriskutsua zuan); nazixak liburua bahittu eta ale guztiak erretzen saiatu zittuan, antibelizistatzat jota; autoriak, halan be, ale bat horman gordetzia lortu juan, eta nazi partidora afiliatu zuan. Nahiz eta, bere ikaslien esanetan, klasietan tolerantzia eta bakia aldarrikatzen jardun izan, II Mundu Gerra ostian, irabazliak ez jetsen laga maisu biharrakin jarraitzen; liburu honen egille modura publikoki agertziak be ez jetsan balixo izan, eta RDA eratu zanian, agintarixekin egindako billera misteriotsu baten ostian, bere buruaz beste egin juan.
Hónek zirkunstantzia guztiok liburua ahaztu xamar geratzia ekarri juan, sasoi bereko beste nobela antibelizista entzutetsuen onduan (Sin novedad en el frente, batez be). Halan be, horman sartutako ale hari esker barriro argitaratu ahal izan dok igaz (85 urte eta gero), morts pour la patrie izandako bisabueluen gerra ha hobeto ezagutu daigun.