Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Mariano Izetaren hiru merituak

2015/09/26

Ehun urte Mariano Izeta (1915-2001) jaio zela. Betidanik iruditu izan zitzaidan gizon “zaharra”, nahiz 58 urte baino ez izan, nik 1973an ezagutu nuenean, bere Elizondoko erloju-dendan. Gizon atsegina, apala, beti inori laguntzeko gertu dauden horietakoa. Hiru urtez nire "kontaktoa" izan zen Baztango berri jakiteko.

Mariano Izetaren hiru merituak - Gehiago irakurri

“Organizazioa”

2015/09/24

Jorge Fernández Díaz Barne ministroak gaur bertan esan du, ironia handiz: “libre geratzen diren ETAko guztiak mikrobus batean sartzen dira eta, atzotik, gidaririk gabe, gainera”. Seguru? Gidaririk gabeko "organizazioa" ote?

“Organizazioa” - Gehiago irakurri

Amama

2015/09/21

Zenbaitentzat poesia hutsa da "Amama" filma; beste hainbatentzat, ordea, ez omen du Donostiako Zinemaldiaren A kategoriak eskatzen duen besteko mailarik. Ez dakit ba... Niri gustatu egin zait, baina ez naiz poesiaren zale. Eta orain arte sail ofizialean ikusi ditudan hiru filmetarik onena... "Amama" bera.

Amama - Gehiago irakurri

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak

2015/09/21

Atxilotu daiteke kanta bat? Nola esplikatu daiteke Gernikako Arbola kantatzen daukagun grabazio zaharrena ziega batean giltzaperatuta egotea? Eman da zabal zazu?

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak - Gehiago irakurri

Katalunia, Euskal Herria

2015/09/21

2015eko irailaren 18an Gipuzkoako hitza-n argitaratua.

Katalunia, Euskal Herria - Gehiago irakurri

Orain dela ehun urteko Eibar

2015/09/19

Ehun urte joan dira Donostian argitaratu zenetik “Álbum gráfico-descriptivo de Guipúzcoa, 1914-1015” bilduma. Gipuzkoako 93 herrien gaineko hainbat informazio eman zuen eta 2.000 inguru argazki bildu, 45x31 zentimetroko liburu handi samarrean. Eraz eta moldez argitalpen berri-berria, ordu arte sekula aurretik egin gabekoa.

Orain dela ehun urteko Eibar - Gehiago irakurri

Barazki purea

2015/09/18

Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa.

Barazki purea - Gehiago irakurri