Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Suediar ezti goxoa eta judu-eresi zaharra

Suediar ezti goxoa eta judu-eresi zaharra

Amatiño 2016/02/12 00:05
Kursaaleko azken kontzertura heldu eta ohiko aldamenekoari galdetu: “Iritzirik bai gaurko programaz?”. Eta berak erantzun: “Ezti goxoa, eta munduko klarinete-jotzailerik onenetakoa”. Erabat asmatu zuen. Ezin zuen, ordea, aldez aurretik jakin, Martin Fröst artistak klezmer giroko judu-musika eskainiko zigunik bis gisa. Aparteko ikuskizuna.
Suediar ezti goxoa eta judu-eresi zaharra

Martin Fröst

Nire aldameneko besaulki-kidea donostiarra da, euskaldun handikote horietakoa. Ni baino pare bat urte zaharragoa, ni baino musikazaleagoa eta, zer esanik ez, ni baino dezente musika-adituagoa. Teoriaz ez ezik, baita praktikaz ere. Ahots sendoa eta baxuaren jabe, Donostialdeko bizpahiru korutan kantatu ohi du. Zorte itzela gero, alboan, musu-truk, horrelako “jakinarazlea” izatea.

Iragarri bezala, Suediar Kamera Orkestrak eskainitako programa osoa ezti goxoa gertatu zen eta, Mozarten Orkestra eta Klarineterako Kontzertuan zehar, Marti Frösten emanaldia, berriz, apartekoa, ez baita alferrik, “zalantzarik gabe, egungo haize-instrumentu jotzailerik bikainenetakoa” (undoubtedly one of the most outstanding wind instrumentalist of today).

Baina inork sumatzen ez zuena amaieran gertatu zen, lehen txalo-zaparradaren ostean, Fröstek poloniar judu-musika  jo zuenean. Egia esan, ezin jakin zehatz-mehatz zer jo zuen (eta, behingoz, alboko donostiarrak ere ez zekien), baina nik esango nuke, Krakoviako Kazimierz judu-auzoan tradizioz loratutako klezmer musika-edo zela.

Sekulako ikuskizuna Martin Fröst klarinetea jotzen ikustea; ez dago hitzik haren soinaren suge-mugimendu bihurriak adierazteko, eta ez dago erarik askenazi-giroko eresi-mota hitzez azaltzeko. 

Baina... horretarako dago youtube!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: