Artxiboen Legea
Behin Eusko Jaurlaritzak onarturik, Eusko Legebiltzarrera igorriko da dokumentua, han eztabaida dezaten.
Blog honetako jarraitzaileok aukera eduki duzue honen gainean pentsatzen duguna jakiteko, bada aurreko zirriborroaren azterketa blog honetara ekarri baikenuen. Lehenengo zirriborroarekin (Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa 2014-10-01) oso kritikoak izan ginen.
Hilabete batzuk igaro ondoren Eusko Jaurlaritzak beste zirriborro bat aurkeztu zuen, Bere garaian esan genuen bezala (Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa –azkena- 2015-03-24) guk egindako ekarpen gehienak jaso zituen. Beraz, nahiz eta irakurketa sakona egingo dugun, printzipioz ñabardura batzuk salbu ados gaude aurkeztutako Artxiboen Sistemaren Lege Proiektuarekin.
Gerardo Luzuriaga
Zer esan nahi du "Anteron txamarrotia"k? Zein zen Antero?
Nor zen Singer?
Hasieran hau abesten zuten Lekeition:
"
Anteron txamarrotia
Singerren bibotia
harexek ei dauko
preso tximiñoia
"
edo
"
Anteron Txamarrotia
Sinjerren bigotia
haretxek ei dauko
preso tximinoia
"
Gaurko euskara batuaz horrela idatziko genuke:
"
Anteroren txamarra*
Singerren bibotea
haiek omen daukate
preso txipiroia
"
*Agian "txamarrotea" (txamarra handia, erdeinuz)
---------------------
Geroago hau abesten zen/da Euskal Herri osoan:
"
Antero Txaparrotia
Frankoren bigotia
haretxek ez dauka
preso Euskal Herria
"
---------------------
---------------------
Luis Antero Salinas Cruzalegi 1874ko abuztuaren 19an jaio zen Lekeition.
Enrique Garcia Vara, "Singer", 1870an jaio zen Madrilen. XIX mendearen amaieran Lekeitiora joan zen bizitzera bere familiarekin.
Eskerrak Maiterentzat, Lekeitioko artxibozaina. Baita erantzun zuzena lortzen lagundu didaten guztientzat.
http://librezale.eus/foroa/viewtopic.php?id=3128