Blogak
Onegia, mundu honetarako
2015/10/03Kazetaritza ez da, izatez, lanbiderik jakintsuena, apalena eta isilena. Baina Antxon Zubikarai (Ondarroa, 1945 – Bilbo, 2015) kazetaria zen. Aurrenengo euskal kazetari-andana lar urriaren kimu apurretakoa. Berak jarri zion letra Athletic-en ereserkiari.
España Foral
2015/10/02“Foru-nazioa” proposatu du Urkullu lehendakariak eta José Antonio Pastor bozeramaile sozialistak, berriz, “Mortadelo eta Filemon”en txorakeria erromantiko eta patetikotzat jo. Auskalo oinarri politikorik ote duen lehendakariaren formulak eta, zalantzarik gabe, zilegi da ez onartzea, kritikatzea eta hoberik eskaintzea, baina, nago, iseka-era horrek ez diola batere onik egiten Pastorri berari, ezta mesederik ere euskal alderdi sozialistari.
Beste negozio bat pikutara
2015/10/01Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko eskulanetarako materiala saltzen zuen negozio bat. Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina kale horretan bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz.
63. Zinemaldia bukatu da
2015/09/29Zinemaldiaren hasieran aipatu nituen ikusteko asmoa nituen pelikulak eta jaialdia amaitu denez, orain tokatzen da esatea zeintzuk ikusi ditudan eta bakoitzari buruzko lerro gutxi batzuk idaztea.
Hilgo gara zaharrok, jaioko dira berriak, guztiok gara Euskal Herriak
2015/09/29Hirurogei urte bete nituenean laguntaldea batu nuen elkarrekin ospatzeko. Hamar urte geroago, berriro bildu ditut. Ordutik hona zazpi adiskide joan dira, azken hatsa bota ondoren. Batek daki, zazpi asko edo gutxi ote diren, estatistika ez da nonbait urruti ibiliko. Estatistika berberaren arabera, auskalo zenbat bilduko ote garen laurogeigarren hamarkadari ekiteko. Are gehiago, naizen hau inori deitzeko moduan izango al da? Erantzuna, hamar urte barru.
