Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Josu Landa Miguel Hernandezen poema bat kantatzen

Josu Landa Miguel Hernandezen poema bat kantatzen

Markos Zapiain 2016/02/12 21:05


Bart arratsean izan zen, Bermeoko Talako Kantinan

Youtubeko poema hori ez da Munduko Poesia Kaieran ageri
Ziur aski doinua aldez aurretik ezaguna nuelako, bereziki inpresionantea egin zitzaidan "Olibazaleak", horrela hasten dena:

Jaengo andaluziarrok,

olibazale gorenak,

nor ote oliba adarrok

gora altxatu zituztenak?

 

Dios, zelako intentsidadez kantatu zuen Josu Landak!

Hemen ere badaukazue, 5:12tik aurrera:

https://www.youtube.com/watch?v=1ej8BFu6u4I

Edozein aldetatik begiratuta, harrigarria izan zen Landaren emanaldia, epifania bat han elkartu ginenontzat

Patxi Gaztelumendik leunki bultzatu ninduen grabazioa youtubera igotzera. Hiru ordu eta erdi behar izan ditut bost minutuko grabazioa youtuben jartzeko. Ez dirudi oso normala, ezpada hasiberriaren ajea.

Ikus-entzuleen galderei erantzunez, Josu Landak argitu zigun zergatik ez darabilen gitarrarik edo bestelako musika-tresnarik: pena emateko.

Soiltasun horri esker jendeak errukiz atzera egiten omen du kantaldia kritikatzeko orduan.

https://www.youtube.com/watch?v=ckpoTQ-5m8A

Jozulin
Jozulin dio:
2016/03/10 21:22
Ezagutuko duzu, baina... hain da handia!

https://www.youtube.com/watch?v=LFiAgSQZhDU
markos zapiain
markos zapiain dio:
2016/03/17 16:07
Jozulin, egia esateko Josu Landaren itzulpenaren bidez ezagutu dut

Inpresionantea da, benetan: "es preciso matar para seguir viviendo", "bizitzen segitzeko hiltzea premiazko"...

Mila esker eta besarkada bat
markos zapiain
markos zapiain dio:
2016/03/17 16:08
Hemen Josu Landaren itzulpena, Senar soldaduaren kantua:

http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai06024
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.