Blogak
Nazien urrea, Galiziako wolframioa eta Lezamako igeltseroa
2016/04/27Eibarko Club Deportivoarekin estreinako joan nintzenean eskiatzera Candanchura (1963?) eta Canfranc-eko tren-geltokiko ostatuan lo egin, amesgaiztorik txarrenean ere nekez suma nezakeen hogei urte eskas lehenago Gestapokoak bizi izan zirenik bertan, laurogeitaka tona urre pasatu zirenik ezkutuan handik eta mendate mehar hura Alemaniatik ihesi etorritako juduen isilpeko igarobide izan zenik.
Bonbardaketa Eibarren
2016/04/25Eibarren bonbardaketaren inguruan Erakusket eta Testigantzak egunotan.
Apirila, txoriketarako sasoi aparta
2016/04/25Ez da ez, apirila, txoritarako garai txarra. Ugari eta zalapartatsu dabiltza egunotan.
Gure industriaren defentsan
2016/04/24Hona non jakin dugun, holakoren batean, “industriarik gabeko Herriak ez duena etorkizunik”. Lanik falta ez denean lanpostuak ez du lar balio izaten; ezta industriak ere, edozein pegoratan tailertxo bat dagoenean. Aspaldiotan, ordea, lan-aukerak gero eta gehiago balio du eta, orain dela urte gutxi besterik iruditu arren, azkenean amaitu dugu sekulako manifestazioa egiten “gure industriaren defentsan”. Hamaika ikusteko jaio ginen!
Au pair-ak, katiuskak eta xenofobia
2016/04/22Gipuzkoako Hitzan 2016ko apirilaren 22an argitaratuta.
Tirabirak, euskal gatazkari buruzko komiki-zinten egitasmo transmedia
2016/04/21Hainbat formatu ditu egitasmoak; erakusketa ibiltaria EHUko liburutegian, Leioan dago orain; ehunka komiki-zinta online ikus daitezke
Datorkigun mundua
2016/04/21Etorkizuna ez da gero batere erraza gaur eguneko gizartearentzat, oro har, eta, zer esanik ez, lan-merkatura estreinako atera behar duen gazteriarentzat edo sortu beharreko enpresa txikientzat. Baina, datorkigun mundua... sekulako txarrena al da? Aurreko belaunaldiek abagune errazagorik aurkitu al zuten?
Ezin erabagi erabagitzeko eskubidiaren aldeko nahixa
2016/04/21Eibarko Alkatiak (PSOE) blokeatu eiñ dau moziño bat, Euskal Herrixaren erabagitzeko eskubidiaren alde egitten zebana. Uko eiñ detsa testua eztabaidatziari.
