Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Elurrak zuritu aurretik

Elurrak zuritu aurretik

Amatiño 2016/11/29 00:05
Lalarriko lautada, Ordesako Natura Parkearen ekialdean, glaziarra izan omen zen duela hainbat mila urte. Gero, ibon mendi-urmaela, eta orain, bizpahiruko kilometroko zelai ordeka eta lau-laua. Joaterik merezi duen ingurunea.
Elurrak zuritu aurretik

Zinka latsa, jaioberria

Lalarri, umeekin joateko moduko leku zoragarri horietako bat da. Pinetako parkinetik (1.310 m.) bidezidor zabal eta erosoz gora, hiru orduko joan-etorria baino ez da, 300 metro eskaseko gora-beheran. Hala ere, nekez ingurumari ederragorik, Perdido mendilerroaren magalean eta Zinka errekaren ur-jauzien barrena.

Joan zen asteko elurtearen ondotik, aurrerantzean raketak edo mendi-eskiak behar izango dira bertara igotzeko, baina, uste baino lehen, “udaberriko liliak goizik loratuko dira” beste behin, Mixel Labégueriek kantatu bezala.

Igoera, mantso-mantso, baserri-bide antzeko galtzadatik egin daiteke, eta jaitsiera, aldiz, artez arte, sekulako aldats behera, baso ainubean zehar. Nabarmen bizkorragoa da, baita nekagarri samarra ere. Bide-ertzean, ezker-eskuinez, zenbaki eta guztiko hogeitaka zuhaitz-mota bereziz, nolabaiteko interpretazio-zidorra edo.

Lalarri, Lasarra, Belsierre, Javierre, Astazu, Ascaso, Arasan, Araguas, Alcorz, Betorz, Urdiceto… euskal itxurazko toponimia edonon, Bielsa inguru guztian.

.

Lalarriko lautada sakona. Hogei minutu inguru, barreneraino

.

Han goian, arratseko eguzki goritan, Astazu gailurra (3.071 m.)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: