Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ad maioren revolutionis gloriam

Ad maioren revolutionis gloriam

Amatiño 2016/11/26 21:15
"Kubak ezagutzerik merezi ote duen galdetzen didatenei baietz erantzun ohi diet. Baina ez polita, merkea edo sexuala delako, geratzen zaigun turismo politikorik interesgarrienetakoa delako baizik. Berandu baino lehen Fidel Castro hil egingo da eta nekez iraungo du Castrorik gabeko castrismorik (2006.08.06)". Orain hamar urte idatzi nuen "berandu baino lehen" horrek hamar urte iraun du.
Ad maioren revolutionis gloriam

Fidel Castro, 1990*

"La historia me absolverá" esaten amaitu zuen Fidel Castrok, 1953an egin zitzaion epaiketan, bere buruaren alde egindako defentsan. Bai ote? Ez dakit ba nik...

Segurutik, gure mundu hau nahi eta uste baino konplexuagoa da, baina, zer gerta ere, esanak esan, 30 urterekin herri-iraultzaren aintzindaritzaz jabetu eta 90ekin agintaritzari uko egin gabe ohean hiltzen den buruzagiak ez ditu, nonbait, egin beharreko etxeko ariketak egin.

Izan ere, kontua ez da soilik castrismoaren gizaldi historikoaren agintekeria, onena dela sinetsi izana, neurri gabeko paternalismoa, hurrengo belaunaldiarekiko konfiantza falta eta gazteei amain eman nahi eza. Kontua da, honezkero, Fidel Castrok  Kubako bi belaunaldi oso irentsi dituela iraultza sozialistaren izenean, ondokoei batere aukerarik eman gabe eta sekula inoren iritzirik eskatzeke. Eta, larriena dena, ganorazko aterabiderik eskaintzeke, hilerrian barrena joan dela, ad maiorem revolutionis gloriam.

*Joko Panamerikarrak Habanan, 1990 urtean. Kubako telebistak ETBren laguntza eskatu zuen pilota-partidak eman ahal izateko. Agintarien palkoa Fidel Castrorekin partekatzea egokitu zitzaidan: "Mi Comandante, le importa que le saque una foto?" 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: