Eneko Aritza lehen errege baskoiaren istorioa komikian atera du Nabarraldek
Nabarralde elkarteak Eneko Aritza, lehen errege baskoia komikia argitaratu du. 20 orriko istorio honetan, Angel Rekaldek Orreagako guduaren eta Iruñeko Erresumaren sorreraren istorioa kontatzen digu Eneko Aritzaren pertsonaiaren bidez. Bertan irakurriko dugunez, berau izan zen baskoien lurraldean geroago Nafarroako Erresuma deitu eta zazpi mendez iraun zuen Iruñeko Erresumaren sortzaile eta lehen errege.
Komikia Joseba Larratxe Joseviskyren marrazki ederrek ilustratzen dute, kolore zuri, beltz eta gorrian eginak. Eta hainbat erreferentzia bisual aurkituko ditugu bertan, nik gutxienez Munch-en Garrasia, Popeyeren sorgina, Picassoren Gernika eta Aznar kontearen aurpegian euskaldunok tamalez ongi ezagutzen dugun norbait ikusi uste izan ditut.
Gure historia hobeto ezagutzeko aukera, komiki polit batean.