Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Azkueri zor zaion ezagutza

2016/12/14

Lekeitioko herriak, Euskaltzaindiak, sabindarrek eta euskaltzale orok omenaldia eskaini zioten Resurrección M. Azkueri 1936ko ekainaren 28an. Ekitaldia amaitu ostean, Aitzol, Orixe, Antonio M. Labaien eta Aita Altzo kaputxinoa, bertako kaian motordun txalupa hartu eta, Donostialdera abiatu ziren itsasoz. Segurutik, lauzpabost ordu behar izango zituzten etxeratu orduko baina, antza, Lekeitiotik Donostiara joateko biderik azkarrena zen garai hartan.

Azkueri zor zaion ezagutza - Gehiago irakurri

Alfabetizazioaren aukera galdua

2016/12/12

#MadalenakKafesnetan 2. atala: Kafesne gutxi eta denbora laburrean, madalena siku!

Alfabetizazioaren aukera galdua - Gehiago irakurri

Andoni Barbarin, Beriaingo zaindaria

2016/12/11

Andoni Barbarin lizarratarra 1313 aldiz, barrena, igo da Beriaingo gainera. Hobeto esan, zehatz, hilaren 4an. San Donato inguruan elkarrekin topo egin genuenean, 1313 igoaldi zeramatzan, bata bestearen ondoren. Geroztik, astebete igaro denez eta, azken bolada honetan, ia egunero igotzen ari denez gero ba… behar bada, honezkero, 1320ren bat bider edo.

Andoni Barbarin, Beriaingo zaindaria - Gehiago irakurri

"Persepolis", M. Satrapi (2000), Irango historia hurbilaren kronika bikaina

2016/12/09

Iran, 1975-1983 bitartean; idazlea den neskatila iraultzailearen begiekin ikusi eta kontatua; umorez, zorrotz, latz.

"Persepolis", M. Satrapi (2000), Irango historia hurbilaren kronika bikaina - Gehiago irakurri

Frakaso-frakaso

2016/12/08

Iban Zaldua > Jacques Prévert > Jabier Muguruza > Yves Montand.

Frakaso-frakaso - Gehiago irakurri

Austriarren abilezia

2016/12/08

Erreferendumak joeran omen dauden honetan, atera bai kalera mikrofonoa eskuan hartuta eta galdetu jendeari pasatu ahala: nongoa zen Hitler? Eta hamarretik bederatzik erantzungo dizu: alemana. Ondotik, berriro galdetu: eta Beethoven? Eta gehienek austriartzat joko dute. Distortsio hau omen da sekula Herri batek historiari sartu dion ziririk handiena.

Austriarren abilezia - Gehiago irakurri

Emakumezkoak protagonista Lekeitio, Ondarroa eta Markinako komiki jardunaldietan

2016/12/06

Abendua eta urtarrilean zehar izango dira, Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketekin, Josune Muñozen tailerrarekin eta beste hainbat ekitaldirekin

Emakumezkoak protagonista Lekeitio, Ondarroa eta Markinako komiki jardunaldietan - Gehiago irakurri