Emakumezkoak protagonista Lekeitio, Ondarroa eta Markinako komiki jardunaldietan
Komiki jardunaldiak izango dira Bizkaiko hiru herritan abendua eta urtarrilean zehar, Lekeition, Ondarroan eta Markinan hain zuzen ere, hiruetan emakumezkoak protagonista direla.
Hiru herriek Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketak izango dituzte, data hauetan: Lekeition urtarrilaren 12tik 18ra, Ondarroan abenduren 27tik urtarrilaren 8ra eta Markinan urtarrilaren 11tik 18ra. María del Carmen Vila (lanak Marika ezizenez sinatzen dituena) eta Amparo Akarregi komikigileak 70eko hamarkadatik ari dira komiki munduan. Iazko Parrapean jardunaldietan bien lanei buruzko erakusketa bana izan zen, eta orain bi erakusketok aipatutako herrietan izango dira.
Horrez gain, Skolastika-ko Josune Muñoz adituak Emakumeen komikiak eta komiki feministak tailerra emango du Lekeition abenduaren 16an, Ondarroan abenduaren 28an eta Markinan urtarrilaren 13an.
Azkenik, Ondarroako jardunaldietan bertako irratian Marika Vila eta Amparo Akarregi elkarrizketatuko dituzte eta Sussana Martinek komikigintza tailerra abenduaren 13 eta 14an.