Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Poeten uharan

Poeten uharan

Jon Etxabe 2016/12/09 10:40
Bizi

BIZI

 

Heriotza

“Hiltzea, ze putada”.

Bizi osoan bidelagun

zaunk-zaunk duguna

ezin da izan putada,

bestela akabo bizitza.

 

Inkizizioa

“Torturatua dena baita bere denboraren jabe””.

Etorriko da eguna noiz

kontatuko den gaur egungo Inkisizioaren

gehiegikeria eta sorgin-ehizak.

Haienak guk ikusten ditugun bezain harriturik

ikusiko dituzte ordukoek gaurko torturak,

laidoa jasoko dute gaurko inkisidoreak.

 

Merkealdia

“Bizitzaz gaindi aritzeko joera hori

eternitatearen merkealdia baizik ez da”.

Bizitza bera zer da

eternitatearen merkealdia baino.

 

Bakardadea

“Telebistaren hotsa lagun”.

Bakardadea ez da

norbera inor gabe egotea,

bakardadea etetea ere ez da

hotsez edo jendez inguratzea. 

 

Mundu zakur hau

“Horren handi, horren lurgoi, horren arrandios”

Mundu zakur honen zaunken zantzuak

han hemenka, mehe edo ozen,

herrialde eta gizarte orotan aurkitzen ditugu.

 

Carpe diem

“Ez legokeela gaizki

beste alde hau

atzean utzitakoengatik ez balitz”.

Atzean utziko dugu

aurrean duguna,   

beraz dugun hori bizi!.

 

 

etiketak: Poeten uharan
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Testu estatikodun portleta
Testu estatikodun portleta