Austriarren abilezia
Austriako agintarien erabakia da Adolf Hitlerren jaiotetxea erabat itxuraldatzea, nostalgiak jotako neonaziek bertaraino erromes joaterik izan dezaten. Baita –nik uste--, bide batez, Hitler zenaren gaineko turismo-arriskua murrizteko ere. Austriak ez du Hitlerren memoria nabarmenegirik hurbilean nahi. Eta ez gizarte ezkertiarrik petoena edo aurrerakoirik eredugarriena delako, arazorik nahi ez duelako baino.
Benetan zein txantxetan, auzoko austriarrei ezin ukatuzko abilezia bikoitza leporatu ohi diete alemanek oro har eta historialariek gehienbat. Austriak ez baitu soilik lortu munduak Hitler militar austriarra alemaniartzat jotzea, baita Beethoven alemaniar musikari handia austriarra bailitzan azaltzea ere.