Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Errefuxiatuek Europan bizi behar dute

2016/04/05

Zenbat aldiz ez ote dugun entzun "Errefuxiatuek Euskadin bizi behar dute" leloa. Orain, Siriakoak, Afganistangoak, Irakekoak dira Europan bizi nahi duten errefuxiatuak.

Errefuxiatuek Europan bizi behar dute - Gehiago irakurri

Espezializazio lar

2016/04/05

Zalantzarik ez gero teknologia ikaragarri garatu dela azken mende erdian, baina 1960ko hamarkadan profesional bakar batek egin lezakeena egiteko, orain hiru behar dira. Seguru gero, hiru bider geldoagoa eta hiru aldiz garestiagoa dela. Eta, zalantzak ditut, mende erdi iraun dezakeen teknologiarik moldatzeko gauza izango ote diren hiruen artean.

Espezializazio lar - Gehiago irakurri

Eibar eta “Euskadi Eredua”

2016/04/05

EAEko langabeziaren bilakaeratik urrun xamar dago Eibarko udalerrian ematen ari dena. Udal lidergoa behar dugu egoerari buelta emateko, gure Hiri Eredugarri honek etorkizunik izango badu.

Eibar eta “Euskadi Eredua” - Gehiago irakurri

Somportetik Somorrostrora

2016/04/02

Hirurehun kilometro inguru daude Somorrostro (Summum rostrum) eta Somport (Summus portus) lekuen artean. Hirurehun kilometro berberak Barbadun eta Aragon latsen artean. Biek omen dute, jatorriz, erreka-izena (ibar eta ara), eta bietan euskara aspaldi galdu arren, bietan “zaborra” diote, oraindik ere, zakarrari, eta "nárria", narrari.

Somportetik Somorrostrora - Gehiago irakurri

BERTSO ASTEA KULTURALEAN

2016/03/31

Apirilak 6 asteazkena 19,00etan BERTSO SAIOA tabernan Apirilak 8 ostirala BERTSO AFARIA. Tiketak salgai tabernan Animatu, giro paregabea egongo da eta

BERTSO ASTEA KULTURALEAN - Gehiago irakurri

Petrolioaren eta gasolioaren arteko oreka

2016/03/30

Arrangurarik ez da falta izaten gasolioaren prezioaz. Besteak beste, bi izaten dira kexurik nabarmenenak. Batetik, garestiegia dela… Bestetik, petrolioaren prezioa jaisten denean, gasolinarena ez dela neurri berean merketu izaten.

Petrolioaren eta gasolioaren arteko oreka - Gehiago irakurri

Bermuta, ez bermua

2016/03/27

Nik bermuta edaten nuen garaietan, bermuta beti zen bermuta, euskaraz zein gaztelaniaz. Orain, aldiz, badirudi gaztelaniaz beti dela “vermú” eta, beldur naiz, euskaraz ere ez ote den gero eta gehiago “bermua” entzuten. “Inork nahi al du bermurik? Bai, bermu bat, mesedez”.

Bermuta, ez bermua - Gehiago irakurri