Blogak
Gure gatzaga meditarraneoak
2024/11/16Euskal Herriko gatzagen inguruko gauzatxo batzuk jarraian. Zeren ezagutza bitxi eta batzuentzat arkanoen jakinminak xaxatzen nau batzuetan, eta Wikipediara jotzen dut, ea asetzen dudan. Baina batzuetan, datu jakin horiek bertan aurkitu ez, eta are wikipatia larriagoak jotzen nau: norberak bete behar hutsune hori entziklopedian...
Unbeko ilargia
2024/11/15Mutikoen arteko Eibar eta Amaikak Bat futbol taldeek elkarren kontra jokatu dute gaur iluntzean Unben. Argirik ez da falta izan, ohikoaz gainera ilargi bete-betea (1) izan dute-eta. Emaitzaren arabera, ezin jakin eibartarrak izan ote diren buru makur jokatu dutenak ala debarrak zerura begira.
Juan Luis Bikuña zendu da
2024/11/14Juan Luis Bikuña zendu da bart iluntzean, Bergaran, 78 urte zituela. Aspaldian guztiok nahi baino makaltxoago zegoen. Isil-isilik joan da, bake santuan. Beti izan zen bakezalea, nekez haserretzekoa, profesional ona, lankide hobea eta berriketa gabeko laguna. Maitakorra, oso.
Euskarazko komikigintzaren III. Hernanikomik azoka, ostiral eta larunbat honetan
2024/11/14Postuak, aurkezpenak, erakusketak eta gehiago
"Egun bat Beti Berdin tabernan", taberna bateko eguneroko bizitza umorez kontatua
2024/11/13Asier Iturralde "Gastón"-ek egin du eta Harriet-en bidez argitara eman
Bidasoko Bide Berdeak merezi du
2024/11/12Debarrotik joan beharrak errazten ez duen arren, Bidasoko Bide Berdeak merezi du ezagutzea. Bidasoa ibaiaren ondo-ondotik, ibilbide berriak 1889tik 1956 arte indarrean iraun zuen Irun-Elizondo trenbide zaharraren ildo berbera darrai. Egun Behobiatik Oieregiraino (Bertizarana) heltzen da (1), ia lau-lau, berrogeitaka kilometrotan 140 m. baino ez da igotzen-eta.
Eguneraketa garrantzitsua eBirden, taxonomia zientifikoan eta euskarazko txorien izenetan (v. 2024)
2024/11/10eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz. Une honetan 1200 espezie dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.