Baztarrekuak protagonista
Letra larrizko Historia baztarrian geratutakuenen historiak erakargarrixak dittuk, zati baten geure buruak ezagutzen doguzelako, eta beste zati baten geu baiño txartuago bizi dan jentia dagolako ikusten dogulako. Liburuko baztartutako pertsonaje bakotxak bere unetxua jaukak, eta erdi aldetik sumau lajeikek amaieria trajikua izango dala.
Paperjale.eus-en iruzkin gehixago:
- Candyk bere txakur zaharrakin dakan harremana, eta berau akabatzeko erabagixa hartzen danekua be, aittatzekua.
- Bere garaiko kodeetan -1920 hamarkadan, eta askoz be geruago bebai, izar bidietako umiak hondakin sozialak ziran- ezgaitasun mentalan gaiñeko ikuspegi enpatiko eta xamurra erakusten jok autoriak. "(Lenny) Tipo jatorra da -esan zion Slimek-. Batek ez dauka buruargia izan beharrik tipo jatorra izateko. Batzuetan, iruditzen zait guztiz bestera izaten dela hori: hartu edozein tipo benetan argia dena, eta ikusiko duzu, ez dira ia inoiz jatorrak izaten".

