Blogak
Komikilabea, hainbat komiki jarduera aste honetan Donostian
2017/11/06Tailerrak, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak, kalejirak...
Langabezia, 2009 urtekoaren pareko
2017/11/04Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia %2,9 hazi da azken hamabi hilabeteotan eta langabezia, berriz, %5 inguru murriztu. Urtebete berean, Nafarroan %4 edo gutxitu da lanik eza eta Espainian, oro har, %18. Horretara, nahiz Estatuan langabezia handiagoa izan, hobekuntzaren erritmoa ere nabarmen handiagoa da.
Getxoko Komiki Azoka bihartik igandera eta Manga Azoka hilaren 25 eta 26an
2017/11/02Komiki Azokan euskarazko komikiaren presentzia inoizko handiena izango da
Berriro ere hauteskundeak
2017/10/31Kataluniako gatazkaren ardatz-ardatzean daude, gaur egungo eztabaida politikoan elkarren kontra ari diren ideia nagusi bi. Batek dio, Espainia zatiezina dela. Besteak, Kataluniak erabakitzeko eskubidea duela. Baina, ez dira egia. Ez bata eta ez bestea ez dira ezinbestekoak. Bata zein bestea, zilegizko aldarrikapen politikoak dira, baina ez aldatu edo eztabaidatu ezinezko printzipioak.
Euskal komikiari buruzko bi liburu jaso nituen oso denbora gutxian
2017/10/30Iratxe Retolazaren "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU) liburuak euskaraz egindako komikiaren historia guztia lantzen du; Kike Infame eta Mikel Begoñaren "Euskal komikia 1975-2017" (BFA) liburuak, aldiz, frankismoa amaituz geroztik Euskal Herrian edo euskal egileek egindako komikiarena
Flysch-aren umeak
2017/10/29Harri artean hazitakoa naiz. Lantoki eta bizitoki den harrizko baserri garaua izan dut babes. Artoki eta labeko harlozezko estalpetan itogina sarri. Korta eta atariko zoruak beti konpotzen eta beti labainkor. Auzora joateko bideetan ere, harri lau erraldoietan aurrera eta atzera geratu barik. Kalerako martxa harmaila ilada amaigabean zehar linterna eskuan. Muga, luhan eta kainuak nonahi azaltzen dira soroetan dotore paratutako harriekin eginak. Errekak pasatzeko arkudun zubi bikainak. Ganaduan askak,karobiak, txabolak...dan danak Eibarko Abontza errekako bazter honetan. Flysch-ari eta gure arbasoen behar zein trebeziari esker gaur goza ditzakegun ezkutuko altxor ederrak.