Xabiroik 50 bete ditu!
Xabiroik 50 bete ditu! Urteak ez, baizik eta zenbakiak, baina ospatzeko moduko mugarria bai horixe! Abenduari dagokion 50. zenbaki honetan ondoko edukia aurkituko dugu:
- Patxi Pelaezen azala
- Neure albisteen txokoa
- Aritzen Xabiroienea tira bertikala
- Sanviren Auzomorroren bi orriak
- Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren Amets alokatuaken beste 8 orri
- Asiskoren Hor konpost, Manu Ortegaren Haizea eta Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak bandak
- Axpiren Etxea 3 orriko istorioa
- Dani Fano The Boss-i Iñigo Astizek egindako elkarrizketa, bere Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komiki ederra dela eta
- Zaldieroaren Arranotxuren bi orri
- Asiskoren gidoia eta Joseba Larratxeren irudiak dituen Basolatik berri onik ez seriearen beste 8 orri
- Olariagaren Merke merke! bi orriko istorioa
Eta urrian ateratako 49. zenbakiaren berri hemen eman gabe neukanez, bada, bide batez, honatx horren edukiak ere:
- Eider Eibarren azala
- Zenbaki guztietan (edo ia guztietan) bezala, goian aipatutako albisteen txokoa, Xabiroienea, Haizea, Pertza ustelaren gogoeta antzuak eta Arranotxu
- Abangoardiako bidaia iraganera 6 orriko istorioa, Iñigo Astizen gidoia eta Mikel Anteroren irudiekin
- Unai Iturriagaren gidoi eta Sanviren irudidun Benita eta euria 7 orriko istorioa
- Goian aipaturiko bi egileei Iñigo Astizek egindako elkarrizketa, Haur besoetakoa 2-ren harira
- Kolosala izango da, Eider Rodriguezek idatzi eta Xabier Sagastak marraztutako 6 orriko istorioa
- Mamen Moreuren Lehen eguna 2 orriko istorioa
Irudia: Eider Eibar
Zorionak, Xabiroi! Eta 50 urte ere bete ditzazula!