Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ron-pon-pon / gora ta gora beti / Decameron

Ron-pon-pon / gora ta gora beti / Decameron

Oier Gorosabel 2019/02/14 09:26
BOCCACCIO, Giovanni. El Decamerón. Asuri de Ediciones, S.A. Bilbo 1973.
Ron-pon-pon / gora ta gora beti / Decameron

Decamerone: 1432ko ediziño flandriarran irudixa.

Izurrite baltzan sasoiko ebasiñoko ipoin bildumia -XIV mendeko emakumiei espreski zuzenduta-, gixi gora behera gaika sailkatuta. Zoragarrixa da Erdi Aruan zelako inhibiziño faltia zeguan, geroko mojigateria hori sartu baiño lehen; bildumia galankeriz eta erromantizismoz hasten da, baiña bostgarren egunetik aurrera ederto berotzen da, “eskutan hartutako urretxindorren” eta “senar zein emazte pozteko gai dirazen morroskuen” kontura. Nabarmena da, baitta, seigarren egunetik aurrerako aldaketia: gaixa senarrak engañatzen dittuezen emaztiak izatiakin batera (egun bakotxak gai bat daka), ipoiñak askoz be motzaguak diraz, Pernando Amezketarran estiloko urtenaldixekin-eta; gero barriro luzatzen dira halan be. Danetik pixkat dago.

VIII egunian kontatzen daben hirugarren ipoiñian, sorpresia. Protagonista xaluari adarra jotzeko kontatzen detsen historixan, euskaldunak aittatzen dira! Bengodi eskualde imajinarixuan, hain zuzen be: han Berlinzone izeneko euskal lurralde bat ei dago. Han bizi dirazen euskaldunak festa gastronomiko baten bizi dira, eta mahats-parrak saltxitxaz lotzen dittuez: “(...) Maso rispose che le più si trovavano in Berlinzone, terra de’ Baschi, in una contrada che si chiamava Bengodi, nella quale si legano le vigne con le salsicce (...)”. Bigarren mailla baten bada be, euskaldun triperuen ohittura xelebre (asmatu) batzuk botatzen dira ipoiñian zihar; merezi dau dana irakortziak.[1][2] Gero jakin dot nere “deskubrimentu” honi Gabriel Arestik be erreparau zetsala (“Dekamerone tipi bat”ean itzuli zittuenetako bat da). Etxian nekan gaiñera, irakorri barik: ARESTI, Gabriel. XIV. Euskaldunek jaten dituzten gapoiak. In: Itzulpenak (II). Gabriel Arestiren literatur lanak 9:118-128. Bilboko Udala. Bizkaiko Foru Aldundia. Susa, 1986.

Dana dala, gero barriro aittatzen jaku, uste dot Arestik itzuli barik dakan VIII-9 ipoiñian (“El encantamiento de Maestro Simón”, liburu honetan), barriro Bruno eta Buffalmacco aluak Calandrino gaixuari egindako beste broma batian:[3] Maestro Simone doktore babo handiusteari, soziedade sekreto baten sartzeko gogua emoten detse, bertan nahi daben emakumia klisk baten lortu ahal izango dabelakuan: “(...) Ma sopra tutti gli altri piaceri che vi sono, si è quello delle belle donne, le quali subitamente, purché l'uom voglia, di tumo il mondo vi son recate. Voi vedreste quivi la donna dei Barbanicchi, la reina de'Baschi, la moglie del soldano, la imperadrice d'Osbech, la ciancianfera di Norrueca, la semistante di Berlinzone e la scalpedra di Narsia.(...)”.

Ipoiñ honetan, gaiñera, aspaldixan interesatzen jatan gai bati buruzko erreferentzixia dator: lehelengo eta bigarren luan asuntua.[4] “(...)A voi si convien trovar modo che voi siate stasera in sul primo sonno in su uno di quegli avelli rilevati che poco tempo ha si fecero di fuori a Santa Maria Novella (...)”.

Bestalde, lilluragarrixa egin jata Giovanni Boccacciok berak egindako hitzaurria eta ostia; biharreko kontuak dirala eta 1348ko izurri baltza askotan aittatu izan dot, eta liburu hau orduantxe idatzi zala, eta orduko panoramia “barrutik” bizi izan ostian kontatzen dabela kontuan hartuta, fikziño hau benetakotasunez jazten dau. Eta ipoiñak eurak interes etnografikua be badakelakuan nago: kontakizun “barrixekin” batera, folkloristak Europako kultura zaharren arrastuak be topauko dittuez (seguru nago dagoeneko egin dala azterketaren bat), Euskal Herriko ipoin eta kondaira zaharretan topatzen dan legez.

Gaur eguneko neskendako iraingarrixak izan leikiazen hainbat pasarte (emakumian ikuspegi mediebala!) ez leuke funtsa ezkutau bihar: liburu honen azpixan iraultzia etorri zan, emakumiak bahittu eta etxian giltzapian izateko ohitturia nagusi zan sasoian.

Laburbilduta, oso gustora geratu naiz liburu orokorrakin. Hamaika bidar entzunda, leku askotan erreferentzia, zinian pelikulak, Erdi Aro illunari amaieria emoetsan liburu apurtzaillia... Jan dot ba, Dekameroi famosua. Errez gaiñera (halako klasiko asko astunak egin izan jataz).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024